Gipuzkoako erakundeen osasun egoera
7 Urr 2022 | Erakunde eraldaketa
Joan den irailaren 16an Tabakalerako Eskonditean egindako ekitaldi presentzialarekin eman genion amaiera Eraldalan proiektuari. Topaketa hau online ekitaldietan egon diren pertsonekin zein eta Impact Hub Donosia bidez garatu dugun autodiagnostikoan parte hartu duten pertsonekin partekatu genuen.
Itxiera ospakizun honetan, erakunde osasun egoea aztertzera zuzenduriko autodiagnostikoan parte harturiko Gipuzkoako hainbat jarduera-sektoretako 100 enpresekin lorturiko emaitzei buruz hausnartzeko aukera izan genuen. Gainera, emaitzen irakurketarako, “El Camino del Elder“-eko Ulisesen ekarpen eta ikuspegia izan genituen, genuen Sistema Bizien Teorian oinarrituta.
Gipuzkoako enpresarik aurreratuenek urteak daramatzate pertsonen arloan lanean, eta hori zenbait emaitzatan nabaritu da. Esaterako, helburu eta balioen kategoria izan da hobekien baloratu dena. Gainerako kategoriak (komunikazioa, zaintza, autonomia eta moldagarritasuna) okerren baloratuta daude, hobetzeko arlo asko eta gainditu gabeko irakasgaiak baitituzte.
Azken hausnarketan, Ulisesekin batera, erdi-mailako agintarien eta taldeko liderren funtsezko eginkizuna nabarmendu zen; izan ere, azterlan honetan, liderrak ondo baloratzen dira arrakastekin lotutako alderdiei dagokienez, baina ez dira hain ondo baloratzen taldearen emozio-kudeaketarekin lotutako beste alderdi batzuetan.
Gehiago jakin nahi duzu? 6 kategorietan neurtutako 43 alderdiak nola baloratzen diren jakin nahi duzu? Esteka honetan, emaitzen txostena deskargatu ahal izango duzu, alderdi eta kategoriei buruzko xehetasun guztiekin, baita atera ditugun ondorio irekiak ere.
Ez galdu Josune Razkinen (Mercatec) emaitzen aurkezpena, Eraldalan ekitaldian.