U.Lab 2024
Gidariak:
U.Lab ikastaroaren 10. edizioa; U Teoriaren bidez (Otto Scharmer) ekintzailetasuna, garapen pertsonala, konexio eta berrikuntza soziala landuko ditugu prozesu honetan.
U.Lab-en taldean lan egingo dugu proiektu berriak garatzeko, ekimenak sustatzeko eta parte hartzaileen arteko inspirazio eta kosorkuntza pizteko.
Formakuntza irailaren 25ean hasiko da modu presentzialean, Impact Hub Donostian (Tabakaleran), sorturiko ikasketa eta praktika komunitatean. Doako ikastaroa da eta gainera, online formakuntzarekin osatzeko aukera izango dugu.
Ikasketa eta praktika komunitate honek bi sesio mota izango ditu: alde batetik, ikasketa aktiborako saioak izango ditugu, egutegiak adierazten dituen asteazkenetan (ikus egutegia), 17:00etatik 19:00etara; eta beste alde batetik, laborategi eta praktika saioak eskainiko dira, parte hartzaileek ikasitakoak lehen pertsonan ezagutzeko eta esperimentatzeko aukera izan dezaten.
Informazio gehiago