U.Lab 2024

Proiektua | Ekintzailetza, Erakunde eraldaketa
U.Lab 2024

U.Lab 2024

Edizioa:
10
Aurreko edizioak
Antolatzailea:
Impact Hub Donostia |
Babeslea:
Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Partaidetza
Hasiera data:
Irailak 25

Badator U.Lab 2024

Badator U.Lab ikastaroaren 10. edizioa; U Teoriaren bidez (Otto Scharmer)  ekintzailetasuna, garapen pertsonala, konexio eta berrikuntza soziala landuko ditugu prozesu honetan. 

U.Lab-en taldean lan egingo dugu proiektu berriak garatzeko, ekimenak sustatzeko eta parte hartzaileen arteko inspirazio eta kosorkuntza pizteko.

Formakuntza irailaren 25ean hasiko da modu presentzialean, Impact Hub Donostian (Tabakaleran), sorturiko ikasketa eta praktika komunitatean. Doako ikastaroa da eta gainera, online formakuntzarekin osatzeko aukera izango dugu.

Ikasketa eta praktika komunitate honek bi sesio mota izango ditu: alde batetik, ikasketa aktiborako saioak izango ditugu, egutegiak adierazten dituen asteazkenetan (ikus egutegia), 17:00etatik 19:00etara; eta beste alde batetik, laborategi eta praktika saioak eskainiko dira, parte hartzaileek ikasitakoak lehen pertsonan ezagutzeko eta esperimentatzeko aukera izan dezaten.

Ez galdu eraldaketa pertsonal eta profesionala bizitzeko aukera hau. Irailaren 18an aurkezpen online saio bat izango dugu eta irailaren 25ean ikastaroari hasiera emango diogu Impact Hub Donostian.

Datak

Ikasketa eta praktika komunitate honek bi sesio mota izango ditu: alde batetik, ikasketa aktiborako saioak izango ditugu, egutegiak adierazten dituen asteazkenetan (ikus egutegia), 17:00etatik 19:00etara; eta beste alde batetik, laborategi eta praktika saioak eskainiko dira, parte hartzaileek ikasitakoak lehen pertsonan ezagutzeko eta esperimentatzeko aukera izan dezaten. Apuntatu ondorengo datak zure egutegian eta parte hartu komunitatean:

  • Irailak 18 | 17:00-18:00: Online aurkezpena. 
  • Irailak 25 | 17:00-19:00: Hasiera. Ikasketa aktiborako sesioa 1. Impact Hub Donostia. 
  • Urriak 2 | 17:00-19:00: Ikasketa aktiborako sesioa 2. Impact Hub Donostia. 
  • Urriak 9 | 17:00-19:00: Ikasketa aktiborako sesioa 3. Impact Hub Donostia. 
  • Urriak 16 | 17:00-19:00: Ikasketa aktiborako sesioa 4. Impact Hub Donostia. 
  • Urriak 23 | 17:00-19:00: Taldeko laborategi praktikoa 1 (aukeran). Impact Hub Donostia. 
  • Urriak 30 | 17:00-19:00: Ikasketa aktiborako sesioa 5. Impact Hub Donostia. 
  • Azaroak 6 | 17:00-19:00: Taldeko laborategi praktikoa 2 (aukeran). Impact Hub Donostia. 
  • Azaroak 13 | 17:00-19:00: Bukaera. Ikasketa aktiborako sesioa 6. Impact Hub Donostia. 

Ikasketa aktiborako 6 saioetan parte hartzea garrantzitsua izango da taldearen garapen onerako. Laborategi praktikoetan parte hartzea aukerakoa izango da, taldearen energiaren arabera.

U.Lab 2024

Zer da?

U Teoria Otto Scharmer-ek garatu zuen Massachusetts Institute of Technology (MIT) zentroan. Teoria honek jakinahiarekin, gupidarekin eta adorearekin dugun konexioa sustatzen duen prozesuan barneratzen gaitu. Helburua, alde batetik, taldeetan, erakundeetan eta gizarte osoan dauden arazoetan sakontzea da eta, bestetik, norberak arazo horiek konpontzeko dituen gaitasun eta zaletasunetan sakontzea.

2015etik, urtero irailetik abendura, Bostoneko Presencing Institute zentroak online kurtsoa eskaintzen du: U.Lab: Leading From the Emerging Future . Sorreratik, Impact Hub Donostiak ikastaro honekin osatzen du U.Lab ikasketa eta praktika laborategia.

Gainera, Impact Hub Donostiak U Kaxa sortu eta partekatu du, lanerako kit hezitzaile eta praktikoa, U teoriaren ibilbidea garatzeko askotariko baliabide erabilgarriekin. Ezagutu U Kaxa eta deskargatu baliabideak hemen.

U kaxa