Gourmet Bag egitasmoak establezimenduak lagunduko ditu elikagai hondakinen lege berriaren aurrean

7 Uzt 2022 | Ekonomia Zirkularra

 

Gourmet Bag 2022 aurrera doa Galeren eta Elikagaien Desperdikzioaren Prebentziorako Lege berria onartu ondoren, eta establezimenduei lagunduko die aurrera egiten, kontsumitu gabeko elikagaien hondakinak murrizteko neurriak hartzen eta horiek hobeto aprobetxatzen laguntzen.

 

Ministroen Kontseiluak onartu berri duen araudiak elikagaien kate osoan, uztatik hasi eta kontsumora arte, elikagaiak galtzea saihesteko jarduerak sustatzen ditu. Hala, kateko enpresek prebentzio-plan bat izan beharko dute, autodiagnostiko batetik abiatuta, galerak minimizatzeko neurriak har ditzaten, giza kontsumoak lehentasuna izango duen erabilera-hierarkiaren arabera.

Gobernutik azaldu dutenez, elikagaiak alferrik galtzea elikadura-sistemen funtzionamendu ez-eraginkorraren ondorio da. Horren kausak honako hauekin lotuta daude: uztaren plangintzan eta egutegian egindako akatsekin, ekoizpen- eta manipulazio-praktika desegokiak erabiltzearekin, biltegiratze-baldintzen urritasunarekin, txikizkako salmenta-teknika txarrekin eta zerbitzu-hornitzaileen jardunbideekin, eta kontsumitzaileen portaera desegokiarekin.

Elikagaien xahutzeak gizarte osoari egiten dio kalte; izan ere, lehen mailako ondasunen eskuragarritasuna garestitzen du, nekazaritzan eta abeltzaintzan erabiltzen diren baliabide natural urriak xahutzen ditu, hondakinak eta ingurumen-inpaktua handitzen ditu, eta produkzio-sektorearen eraginkortasuna eta lehiakortasuna oztopatzen ditu. Lege honek ekoizpen-sistema eraginkorrago batera bideratu nahi du, ekonomia zirkularra garatzeari begira”.

Egoera horren aurrean, Impact Hub Donostiak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren laguntzarekin, sustatutako Gourmet Bag kanpainak inoiz baino zentzu handiagoa hartzen du, eta indartu egiten da HORECA sektoreko ostalariei eta establezimendu horietan kontsumitzen duten herritarrei sentsibilizatzen eta laguntzen jarraitzeko.

Aipatzekoa da Gourmet Bag egitasmoak lau urte baino gehiagoko ibilbidea eta inpaktua duela, eta Gipuzkoako 16 herritan duela eragina, 100 taberna-jatetxe eta 11.000 kaxa baino gehiago zabalduta.

Impact Hub Donostiatik, beraz, Gourmet Bag kanpainaren ibilbidearekin eta esperientziarekin eta establezimenduekin izandako bizipenekin abiatuko gara, araudi berrira egokitzen laguntzeko, prozesu hori errazteko eta guztiok bilatzen ari garen horretan laguntzeko baliabideak, informazioa eta hurbiltasuna eskainiz: elikagaiak alferrik ez galtzea eta iraunkortasunean irabaztea.

 

Partekatu artikulu hau hemen Linkedin, Twitter, Facebook