Gourmet Bag jatetxeekin ikasten

6 Ira 2022 | Ekonomia Zirkularra

Gourmet Bag kanpaina Andoain, Hondarribi, Bergara, Azkoitia eta Azpeitiako 25 jatetxetan zabaldu ondoren eta 2.000 Gourmet Bag ontzi banatu eta gero, 2022 urteko edizio honetan bizitako esperientziak jaso ditugu praktika onetatik ikasteko. Adibide bezala, Andoaingo Trainerum jatetxea hautatu dugu, prozesua gogotsu jaso dutenak, besteak beste, beraien iraunkortasun balioekin bat egiten duelako eta elikagai soberakinen aurkako bidean oso lagungarria izan zaielako. Establezimenduaren jabearen hitzetan, Maite, iraganean egiten zutenaren jarraipen egokitua da, material ekologikoekin egindako ontziak erabilita.

Gainera, jatetxeetako zerbitzaileek asko ikasi dute galdetegiak banatzen eta lan bikaina egin dute mahaian soberakinak ikusi izan dituztenean eramateko ontziak prestatzen. Nabarmena da kanpaina hauen bidez kosterik gabeko ontzi ekologikoak sustatzen direla eta establezimenduek asko eskertu dutela eskaintza; izan ere, keinu txiki hauek eragin positibo handia dute gure ingurunean.

Ezagutu Gourmet Bag 

Partekatu artikulu hau hemen Linkedin, Twitter, Facebook