#OLEKU Eraikuntza

Eraldatu zure erakundea eta eredu zirkular baten alde egin
Sektorea:
EraikuntzaMetodologiaren sortzailea:
Impact Hub Donostia |Kolaboratzailea:
Build:INN Basque Construction Cluster |Babeslea:
Gipuzkoako Foru Aldundia#Oleku Eraikuntza: Berrikuntza zirkularra sektorea eraldatzeko
#Oleku Eraikuntza sektoreko enpresei estrategia zirkularrak ezartzeko laguntza eskaintzeko diseinatutako metodologia da. Marko argia eta tresna bisualak eskaintzen ditu aktibazio zirkularrera bideratuak:
- Zure enpresako produktu eta/edo zerbitzuen (ber)diseinua.
- Enpresaren prozesuen optimizazioa eta hobekuntza.
- Berrikuntza zirkularreko enpresa-ekosistemarekin konektatzea, proiektu kolaboratibo berriak sortzeko.
Zergatik #Oleku Eraikuntza?
Eraikuntza ingurumenaren gain eragin handiena duen sektoreetako bat da: CO₂ emisio globalen %40ren erantzule da, baliabide naturalen kontsumo handia du eta hondakin ugari sortzen ditu. Datu horiek gaur egungo ekoizpen- eta kontsumo-ereduak birpentsatzera bultzatzen gaituzte, eta Ekonomia Zirkularrerantz aurrera egitera, non baliabideek merkatuan ahalik eta denbora gehien irauten duten, haien balioa maximizatuz eta hondakinak gutxituz.
Nori zuzenduta dago?
- Eraikuntza, sustapen eta materialen enpresak.
- ETEak, startup-ak eta jasangarritasunaren aldeko eraldaketa prozesuan dauden enpresak.
- Sektorean zirkulartasuna bultzatu nahi duten erakunde publikoak.


Prozesu estrukturatua eta praktikoa
#Oleku Eraikuntzak sektoreari egokitutako marko metodologikoa eta tresna bisual eta praktikoak konbinatzen dituen prozesu egituratua proposatzen du.
Metodologiaren bihotza #O prozesua da, berrikuntza zirkularraren bideari urratsez urrats jarraitzeko gida:
- Asmo zirkularra aktibatu: sortu nahi den eraginaz eta helburuez hausnartu.
- Aukerak identifikatu: produktu, prozesu eta ingurunea aztertu hobekuntza aukerak atzemateko.
- Eragin handiko soluzioak sortu: ingurumen, gizarte eta ekonomia-balioa duten proposamenak diseinatu eta gauzatu.
Prozesu hori lau leku gakoen (leku_) esplorazioarekin osatzen da, berrikuntza zirkularraren ikuspegia zabaltzeko:
- leku_NI: konpromiso eta hausnarketa indibiduala.
- leku_TALDEA: ekintza bateratua eta diziplinartekoa.
- leku_ENPRESA: zirkulartasunaren integrazioa estrategian eta antolaketan.
- leku_KOMUNITATEA: ingurunearekiko eta enpresa-ekosistemarekiko konexioa.
#O prozesua eta leku_ horien zeharreko ibilbideak benetako eta eraldatzaile den aldaketa bat aktibatzeko aukera ematen du, ikuspegi estrategikoa eta ekintza zehatza uztartuz.

Zure enpresa eraldatu eta eredu zirkular baterantz aurrera egin
Zure enpresari aurrea hartzen eta jasangarritasunaren erreferente bihurtzen laguntzen dizugu, betebehar arautzaileak berrikuntzarako aukeretan bihurtuz.
Honek merkatuan bereiztea, negozio aukera berrietara sarbidea izatea eta bezeroen, inbertitzaileen eta administrazioen konfiantza indartzea ahalbidetuko dizu.
Zure beharretara egokitutako eta inpaktu handiena lortzera bideratutako 4 fasetako laguntza-prozesu egituratu bat eskaintzen dugu:
1| Hasierako autodiagnostikoa
Lehen urrats gidatua, zure enpresaren abiapuntua ezagutzeko eta egungo praktikek Ekonomia Zirkularrarekin duten harremana identifikatzeko.
2| Elkarrizketa pertsonalizatua
Zure erakundearen erronkei sakonean heltzeko eta balio-kate osoan zehar oztopo eta aukera nagusiak detektatzeko banakako elkarrizketa.
3| Bi saio presentzial pertsonalizatu
#Oleku metodologia zure taldearekin aplikatuko dugu, soluzio zirkularrak diseinatzeko tresna eta dinamika praktikoak aktibatuz.
4| Estrategia zirkularren aktibazio saioa
Azken lan-gunea, identifikatutak soluzioak martxan jartzeko bideak definitzeko eta aldaketa zure erakundean aktibatzeko.

