IHD plataforma
Impact Hub Donostia
Impact Hub Donostia, aurrerantzean IHD, irabazi asmorik gabeko kooperatiba bat gara, gure lurraldearen eraldaketa sozial, ingurumeneko eta ekonomikoaren bidez inpaktu positiboa sortzera bideratua.Iraunkortasun hirukoitza lantzen duen erakunde gisa, kooperatibak uztailaren 26ko 40/2023 Foru Dekretuan jasotako lehentasunezko jarduera batzuetan eragiten du. Dekretu horren bidez, 2023rako mezenasgoko lehentasunezko jarduera horiek aitortzen dira, eta honako hauek nabarmentzen ditugu:
- Ingurumenaren esparruan, elikagaiak alferrik galtzea edo xahutzea murrizteko programak edo jarduerak egitea, eta, horrela, hondakinak prebenitzen eta murrizten laguntzea.
- Sustapen ekonomikoaren eta berrikuntzaren eremuan:
- Ekintzailetzaren eta nazioarteko enpresa-lankidetzaren kultura sustatzeko programak eta jarduerak.
- «Ekonomia zirkularraren» estrategian dauden ekimenak, enpresen eraldaketa eta Europako betekizun berrietara egokitzea sustatuz.
- Inbertsio-industriaren kultura sustatzeko jarduerak, tokiko enpresa-ehuna garatzeko palanka gisa, hezkuntza- eta ikerketa-jarduerak garatuz eta/edo babestuz, bai eta ezagutza zabalduz ere, hitzaldi, mintegi eta argitalpenen bidez.
Lehentasunezko jardueren esparruan egiten ditugun jarduerak eta proiektuak
Ingurumenaren arloan, eragin eta irismen handiko bi proiektu nabarmentzen ditugu:
- Gourmet bag proiektua: Gipuzkoako ostalaritzan elikagaien xahutzea murrizteko helburua du. Dagoeneko bost dira Gourmet Bag ekimenari atxikitako Gipuzkoako udalerriak. Ekimen horretan, jatetxe-ek ekodiseinatutako ontziak banatzen dituzte Gipuzkoako ostalaritzan elikagaien xahutzea murrizteko.
- Mentoring Zirkular: Oleku metodologiaren bidez Gipuzkoan ekonomia zirkularreko enpresa-proiektu berriak abiarazten laguntzeko eta pertsona ekintzaileak prestatzeko mentorizazio-programa bat da.
Sustapen ekonomikoaren eta berrikuntzaren eremuan:
- Ze-laia! Proiektuak pertsona ekintzaileen laborantza-gune bat sortzea du helburu, eta pertsonak eta planeta erdigunean jarriz enpresa egin daitekeela sinetsita daude. Planteamendu berri hori ekosistema ekintzaile tradizionalean jarduten duen start-up edo azelerazio ereduaren guztiz kontrakoa da.
- Hub emprendedorAs:Proiektu honek funtsezko bi alderditan eragiten du funtsean: emakume ekintzaileen ahalduntzea eta prestakuntza, non parte-hartzaileak arlo teknikoan zein giza eta emozio arloan trebatzeko oinarrizko tresnak ematen diren, horrela negozio iraunkorrak, inklusiboak eta eskalagarriak sortzeko.
- The Break. Europan bizi diren emakume ekintzaileen sare bat bultzatzea du helburu, baita beren erronka ekintzailean lagunduko dieten loturak sortzea ere.
- On-hartu! Proiektu honek enpresa-konpromisoa dinamizatu eta aktibatu nahi du, inpaktu positiboko proiektuen baterako finantzatzaile gisa. Proiektuaren barruan toolkit bat garatu da, enpresen eta proiektuen arteko topaketa errazteko.
Kooperatiba ekintzailea gara
Impact Hub Donostia kooperatiba ekintzailea gara, pertsonen bizitzan eragin positiboa sortzera bideratua, gure lurraldearen eraldaketa sozial, ingurumeneko eta ekonomikoaren bidez. Dagoeneko 10 urte baino gehiago dira Impact Hub Donostia sortu zenetik. Amets, komunitate eta proiektu hau oso pertsona ezberdinek bultzatzen dute, kezka ugarirekin, baina helburu argi batekin: gure ideiarik onenak batzea bizi garen mundua hobetzeko.
Zer da mezenasgoa?
Bere lurraldearekin inplikatzeko interesa duen edozein enpresarentzat, IHDk hainbat ekimenetan laguntza ikusarazteko ekitaldietan parte hartzeko aukerak diseinatzen ditu.
Adibidea: Ze-laia programa edo babeslea ikusgai jartzen duten hub ekintzaileen programa babestea.
Komunikazioa: logoa erabiltzea proiektuaren dokumentazioan eta komunikazioan. Sare sozialetan zabaltzea.