Sorginlore

Sorginlore

Sorginlore

Sorginloren antolaketa eta komunitatearen eremuetan berrikuntzak ekartzeko asmoz, errealitatera egokitzen diren metodologia praktikoak erabiltzen ditugu, betiere ekitatea eta jasangarritasuna abiapuntu dituzten balore eta irizpideetan oinarritutakoak, eta aldi berean, egunerokotasunean eta esparru estrategikoan erraz txertatu daitezkeenak.

Lan ildoak:

  • Bedintasuna
  • Bizikidetza eta Partaidetza Komunitarioa
  • Hezkuntza eta Jakintza-trukea

Sorginlorek uztailaren 26ko 40/2023 Foru Dekretuan jasotako lehentasunezko jarduera hauek azpimarratzen ditu:

  • 2. Artikulua. Lehentasunezko jarduerak gizarte politiken esparruan.
    • Komunitatearen erantzukizuna lantzeko ekimenak behar berriei erantzun ahal izateko.
    • Zaiintzaren tokiko ekosistemen arloko gaiei buruzko ikerkuntza eta berrikuntza.
Sorginlore

Elkarrekin erronka kolektiboetarako erantzun eraginkorrak definitzen

Azken urteotako egindako ekimenen ondorioz, eragin positiboa izan dute bai modu indibidualean eta kolektiboan, hurrengo alderdi hauetan: kontzientzia hartzea, jarrerak aldatzea, ezagupenak eta sinergiak sortzea, zertarako ? bizikidetza berdintasunekoagoak eraikitzeko, subjektuak rol eraldatzailean sendotzea eta hausnarketa eta ekintza komunitario feminista eta kulturartekotasunakoak sustatzeko.

Lanketa egin da gehienbat,  gazte,  hezitzaile eta irakasleekin eta hezkuntza-, kultura- eta gizarte-izaerako erakundeekin.

 

Sorginlore

Esperientzia, konpromisoa eta zaintza

ZERK MUGITZEN GAITU?

Kultura arteko, belaunaldien arteko eta feminismoaren aldeko pedagogiak eta kultura parte-hartzaileak sustatu nahi ditugu, giza garapen iraunkorrean eta giza eskubideen erabateko erabileran oinarritutako bizikidetza bultzatzeko.

NOLA EGITEN DUGU?

Ekimenak talde bakoitzaren testuinguru eta beharretara egokitzen ditugu, metodologia praktikoak eta lurreratuak aplikatuz, betiere premisa hauetan oinarrituta:

  • Aldaketa-proposamen esanguratsuak eta esanahidunak kolektiboki eraikitzea
  • Zaintzak
  • Ikaspenak eta ekintzailetza
Sorginlore

Gizarte justuago baterantz

Gizarte justuago, feministago eta parte-hartzaileago baterantz aurrera egitea helburu duten prozesuak, prestakuntza eta ikerketa bultzatzea.

Adibidez:

  • Oinarrizko Lanbide Heziketako eskoletan partaidetza komunitarioen prozesuak
  • Berdintasunean eta feminismoan gizarte-ekimenetarako eta hezkuntza-komunitaterako formakuntza
  • Esperientziak sistematizatzen, feminismoan eta herri-hezkuntzan adituak diren Hegoaldeko erakundeekin ezagutzak eta esperientziak trukatzea.
Sorginlore