ERES Gipuzkoa

Proiektua | Ekintzailetza
ERES Gipuzkoa

Datos

Sustatzailea:
DOT, Impact Hub Donostia |
Babeslea:
Diputación Foral de Gipuzkoa

Gizarte-ekintzailetza dibertsoagoa

Gizarte-ekintzailetza dibertsoagorako gakoak Gipuzkoan

ERES Gipuzkoa ekimenak ekintzailetza sozialaren ekosisteman aniztasunak planteatzen dituen erronkak eta aukerak mapeatu eta ikusarazteko helburua du. dot. eta Impact Hub Donostia-k sustatutako ekimena da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gipuzkoa Taldean Herritarren proiektuen baitan babestutakoa.

Ezagutu hemen programa osoa. 

ERES Gipuzkoa

Aurkezpena ERES Gipuzkoa

Gipuzkoan eragin soziala duen proiektu edo negozioren bati ekin diozu? Kolektibo gutxituren bateko parte zara? Inpaktuzko ekintzailetzako ekosistemaren parte aktibo zara? Gizarte berrikuntzari buruzko albiste eta narratibak sortzen dituzu?

Abian da ERES Gipuzkoa ekimena, zeinen helburua da Gipuzkoako gizarte-ekintzailetzaren ekosisteman aniztasunak planteatzen dituen erronka eta aukerak mapatzea eta ikusaraztea.

Azaroaren 21ean, ekimen honen abiarazte-ekitaldia egingo dugu Donostian. Aniztasunaren eta ekintzailetza sozialaren esparruko eragile garrantzitsuak izango ditugu lagun ekitaldi berezi honetan. Zuen zain gaude!

Eguna → Azaroaren 21ean
Ordua → 11:30-13:30
Lekua → El Eskondite (TABAKALERA eraikina, sarrera One Shot Hoteletik)

Informazio gehiago eta izen ematea hemen

ERES Gipuzkoa

ERES inkesta eta komunitatea

Parte hartu gure inkestan eta ERES komunitatearen parte izan

Gipuzkoako kolektibo gutxiagotuen ahotsak jaso nahi ditugu, gure lurraldean eragin soziala duten proiektuen ekintzaileen esperientziak; gizarte-ekintzailetzaren ingurune irisgarriagoak, inklusiboagoak eta askotarikoagoak bultzatu nahi ditugu.

Zure iritzia oso baliotsua da Gipuzkoako gutxiengoen identitateek dituzten oztopoak ulertzeko, bai ekintzailetzaren eremu orokorrean, bai gizarte-ekintzailetzan.

Bete inkesta

ERES Gipuzkoa

Información

ERES Gipuzkoa