Gourmet Bag 2024

Proiektua | Jasangarritasuna
Gourmet Bag 2024
Edizioa:
6
Aurreko edizioak
Sustatzailea:
GFA Jasangarritasun saila, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea |
Kolaboratzailea:
Impact Hub Donostia

Ontzi itzulgarriak martxan

Gourmet Bag proiektuak seigarren edizioa beteko du aurten. Ontzi itzulgarriak estreinatuko dira, elikagaien xahuketa murrizteko, hondakinak minimizatzeko eta Gipuzkoako ostalaritzan berrerabilera sustatzeko.

Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Impact Hub Donostiaren lankidetzak bultzatutako ekimena da, erronka komun batekin:

Gipuzkoan, urtean 127.000 tona elikagai alferrik galtzen dira, eta HORECA sektorea da kopuru horren % 10aren arduraduna. Testuinguru horretan, Gourmet Bag 2024 funtsezko ekimena da elikagaiak xahutzeari aurre egiteko. Arazo horrek, ingurumen-inpaktu esanguratsua izateaz gain, gizarte-arazo larriak planteatzen ditu. Gure jatetxeetan ontzi itzulgarrien sistema bat sartzean, aurrera egiten ari gara ostalaritza-eredu arduratsuago eta jasangarriago baterantz.

Gourmet Bag 2024 programa Gipuzkoako hainbat herritan banatutako zazpi establezimendu piloturekin hasiko da, jatetxe gehiagotan zabaltzeko helburuarekin. Parte hartzen duen establezimendu bakoitzak Pack Gourmet bat jasoko du, itzultzeko 25 ontziz eta 50 paper-poltsaz osatua. Ontzi horiek aukera emango diete bezeroei janarien soberakinak eramateko eta etorkizuneko bisitetan ontziak itzultzeko, eta higienizatu egingo dira berriro erabili ahal izateko.

Gourmet Bag 2024

Jasangarritasuna HORECA sektorean

Abenduaren 9an, HOREKA sektoreko jasangarritasunari buruzko jardunaldi teknikoa egingo da Donostiako Arima hotelean. Hitzordua 9:00etatik 13:30era izango da, ostalaritza sektorearekin, elikagaien xahuketari buruzko araudiaren eta erabilera bakarreko ontzien alternatiben inguruan jarduteko..

Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Sailak eta Impact Hub Donostiak bultzatutako jardunaldia da, erronka komun batekin:

Gipuzkoan, 127.000 tona elikagai alferrik galtzen dira urtero, eta HOREKA sektorea da kopuru horren %10aren erantzulea. Elikagai-hondakinak murriztea funtsezko oinarria da klima-aldaketaren aurkako borrokan, baita betebehar etiko eta soziala ere. Erakundeen, enpresen eta herritarren arteko lankidetza funtsezkoa da eredu jasangarri eta bidezko baterantz aurrera egiteko.

ALDEZ AURREKO ERRESERBA

Bete formulario hau 

Zergatik joan?

  • Ezagutu elikagaiak eta erabilera bakarreko ontziak xahutzeko lege berria, eta nola eragingo dion sektoreari.
  • Ezagutu arrakasta-kasuak eta jardunbide egokiak arau-esparru berrira egokitzeko.
  • Gipuzkoako Horeka sektore jasangarriago baterako etorkizuneko ekintzak eta neurriak diseinatzen lagundu ezazu.

Egitaraua:

9:00 Ongi etorri eta akreditazioa

9:15-9:30 Jardunaldiaren aurkezpena: J. Ignacio Asensio (Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun diputatua) eta Kino Martínez (Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko idazkari nagusia)

9:30-11:15 Araudi-esparru berrira egokitzeko gakoak: Giovanni Pitorri (HORECA Sustainability Solutions, elikagai-hondakinen prebentziorako prestatzailea), elikagaien xahuketari eta erabilera bakarreko ontziei buruzko legedia berriak HOREKA sektoreari nola eragiten dion azalduko digu, baita egokitzeko proposamenak ere.

11:15-11:45 Mokadutxoa

11:45- 12:30 Gipuzkoako HOREKA sektoreko jardunbide jasangarri onen aurkezpena: InJars (Erika Donázar eta Batirtze Pérez), Gronx Zurriola (Ibon Leunda) eta Gourmet Bag (Impact Hub Donostiako Borja Esnal).

12:30-13:15 Mahai-ingurua: Zer egin dezakegu araudi berrira egokitzeko? Sektoreak jasangarritasunerako bidean dituen zailtasunak eta aukerak. Parte-hartzaileak: Monica Pedreira (Gipuzkoako Foru Aldundiko Trantsizio Ekologikoko zuzendaria), Kino Martínez (Gipuzkoako Ostalaritzako Elkarteko idazkari nagusia) eta Giovanni Pitorri (HORECA Sustainability Solutionsen elikagai-hondakinen prebentziorako prestatzailea). Moderatzailea: Nerea Gonzalez, Impact Hub Donostiako presidentea.

13:15-13:25 Iceberg Visual Consulting-ek egindako jardunaldiaren laburpen grafikoaren aurkezpena.

13:25-13:30 Agurra eta jardunaldiaren amaiera.

Erreserbatu zure plaza! Bete formulario hau 

Gourmet Bag 2024