Gozatu Lasarte-Oria

26 Urr 2022 | Impact Hub Donostia

 

Lasarte-Oria ibilaldia. Ezagutu bere bazterrak!

Datorren larunbatean, azaroak 12, Impact Hub Donostiak eta UKolektiboak ibilaldi gidatua antolatuko dute Lasarte-Orian zehar (Gipuzkoa), Jane-ren Ibilaldietan inspiratuta (Jane’s Walk).

Jane-ren Ibilaldien helburu nagusia da istorioak partekatzeko topaguneak sortzea, hiriak edo auzoak esploratzea eta auzokideekin konektatzea hirigintzaren ikuspegi kritiko batetik.

Ibilaldi hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren laguntzari esker antolatu da.

 

¿Jane’s Walk?

Jane-ren Ibilaldiak Jane Jacobs kanadar hirigile eta intelektualaren bigentzia aldarrikatzeko sortutako mugimendu hiritarra da. Ideia arrunta da, jendeari bere komunitateei buruzko istorioak partekatzeko aukera ematen dioten ibilaldiak dira, eta, aldi berean, hainbat hiri-espazio aztertzen dituzte.

Jane Jacobs-en lagunek 27 ibilaldirekin hasi zuten ekimena 2007an. Gaur egun, 500 ibilaldi baino gehiago egiten dira 37 herrialde baino gehiagotan, helburu berarekin: bizi garen hiriak eta auzoak esploratzea, bizia ematen dieten bizilagunak ezagutuz, interes turistiko edo ekonomikoetatik haratago.

Lasarte-Oria

Data | Azaroak 12, larunbata.

Ordutegia | 10:00-14:00

Topagunea |  Euskotren Geltokia, Lasarte-Oria.

Ibilaldian parte hartzea doakoa da eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Gainera, taldearekin bat egin daiteke ibilbidearen edozein puntutan (laster ibilbidea). 

Ibilbidea

 

Zure zain gaude!

 

Aurreko edizioak

2012tik, U-Kolektiboak, Impact Hub Donostiak eta Jane’s Walk Donostiak 11 ibilaldi antolatu dituzte Donostiako eta Donostialdeko hainbat auzo eta herritan: Egian (2012), Alde Zaharrean (2013), Altzan (2014), Loiolan (2015), Amaran (2016), Grosen (2017), Añorgan (2018), Amara Berrin (2019), Loiola-Txominen (2020), Pasaian (2021), Intxaurrondon (2022).

Ikus 2021ean Pasaian edo 2020an Loiola-Txomin auzoan egindako azken ibilaldiak:

Jane Ibilaldia Pasaia 2021 Kronika, ibilaldi bat baino gehiago.
Jane Ibilaldia Pasaia 2021 laburpen-bideoa
Jane Ibilaldia Pasaia 2021 ibilbidea
2021eko Pasaiako puntu beltzen mapa