Host-ak coworking espaziora iristen diren pertsonei harrera egiten die eta gunearen giro eta zaintzan lan egiten du.

Ekintzailea bazara, profesionala edo ikasketak gauzatzen ari bazara eta zure proiektuak garatzeko espazio baten bila bazabiltza, kolaborazio bat eskaintzen dizugu.

Espazioa eta komunitatea zaintzearen truke, host-ek Impact Hub Donostiaren abantailak jasotzen dituzte, profesionalki garatu ahal izateko.

Lan espaziora sarbidea dute, ikastaroak gauza ditzakete, ekitaldietan parte hartu eta komunitateko profesional eta kideokin harremanak eta konexioak egiteko aukera dute.

Host postua, beraz, lan orduen trukean oinarrituriko kolaborazioa da.

Izan zaitez host taldearen parte eta gehitu zaitez Impact Hub Donostiako komunitatera. Zure aukera da!

Zer egin behar da?

Host taldea 10 pertsonaz osatuta dago, asteko 5 ordu Impact Hub Donostiaren espazioaren zaintzara, komunitatearen konexiora, dinamizaziora… eskaintzen dutenak.

5 orduko lanaren truke, goizez edo arratsaldez, “Sorkide” izeneko sarbidea izango duzu Impact Hub-ean, ondorengo abantailekin:

  • Co-working (50 ordu hilean)
  • Bilera gelak
  • Formakuntza eta topaketak
  • Impact Hub International App-era sarbidea

6 hilabeteko kolaborazioa eskatzen da. Kontaiguzu zein den zure egoera eta moldatuko dugu gure lankidetza.

Host izan naiteke?

Ez dago profil zehatzik. Pertsona proaktiboak nahi ditugu, talde bizi batean parte hartu nahi dutenak, eta kontzientzia soziala duen espazio dinamikoan bere proiektuak garatzeko prest daudenak.

Zure proiektua garatzeko espazioa behar duzu baina baliabide ekonomikoak falta zaizkizu?

Donostiara iritsi berri zara eta “change makers” komunitatean parte hartu nahi duzu?

Zure ikasketak bbukatu dituzu eta ekintzailetza komunitate bat bilatzen ari zara?

Aldaketa momentu batean zaude eta espazio inspirazional bat behar duzu zure ibilbide profesionala gidatzeko?

Mundua eraldatzeko pertsonak behar dituzu?

Jarrera ekintzailea duzu eta gauzak beste modu batean egin nahiko zenituzke?

¡Host izan nahi dut!

Host bezala lan egin nahi baduzu gure komunitatean, bidali mezu bat donostia@impacthub.net helbidera edo gerturatu zaitez zuzenean, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. Espero zaitugu!