HUBemprendedorAs 22-23

19 Urt 2023 | Ekintzailetza

HUBemprendedorAs-ek komunikatzera eta konektatzera gonbidatzen zaitu

Emakume ekintzaileen sareak bere bosgarren edizioa aurkeztu du, “Komunikazioa eta konexioa HUBemprendedorAs sarean” lelopean. Hori izango da 2023ko otsailean eta martxoan egingo diren bi prestakuntza-topaketen ardatza. Modu kontzientean komunikatzen duzu? Horri buruz hausnartzera eta komunitate ekintzailearekin partekatzera gonbidatzen zaitugu.

Hona hemen hitzorduak, motorrak berotzen joateko eta izena eman ahal izateko. Bi saioak irekiak eta doakoak dira.

  • Otsailak 15, ZOOM online topaketa. (12: 30-14: 00).Komunikazio kontzientearen esnatzea” partekatuko dugu; bertan, ekintzaile gisa komunikatzeko dugun ahalmena aitortuko dugu, haren eraginari buruz hausnartuko dugu eta gure komunikazio-prozesuak hobetzeko gakoak identifikatuko ditugu.

Bazatoz? Eman izena hemen

  • Martxoaren 18an, aurrez aurreko topaketa Impact Hub Donostian. (10: 30-13: 30/15: 30-18: 30). “Komunikazioa eta konexioa HUBemprendedorAs sarean” lelopean, ekintzailetza prozesuan lagungarriak diren kontzeptu eta trebetasun komunikatiboei buruzko hausnarketa eta praktika ezberdinak partrekatuko ditugu. 
    • Gure komunikazio- eta adierazpen-trebetasunak identifikatzea eta trebatzea. 
    • Autoezagutzako eta nortasun korporatiboko edo marka pertsonaleko prozesu bat garatzea.
    • Komunikazio-estrategia kontziente eta sortzailea eraikitzea, norberarten negozioa bultzatzeko.
    • Genero-ikuspegidun komunikazioaren eraginari kontzientzia jartzea.

Hemen uzten dizuegu programaren aurrerapen bat:

Bazatoz? Eman izena hemen

Azken topaketa hau interesatzen bazaizu, egun osoan parte har dezakezu, edo soilik goizez edo arratsaldez. Gainera, Tabakalerako El Eskonditeren eskutik networking gourmet eta jasangarri berezi batean bazkaltzera animatzen zaitugu,gutxi gorabehera 25 €/ pertsonako prezioan (El Eskonditen ordaindu beharrekoa).

Impact Hub Donostian emakume profesionalen sarea indartzera bideratuta jarraitzen dugu, ko-sorkuntza sustatzeko, negozio-ereduak garatzeko eta eragin positiboa bultzatzeko laguntza partekatzeko ilusioarekin. Oraindik komunitatea ezagutzen ez baduzu, 2022ko edizioarekin deskubritzera animatzen zaitugu.

Ilusio handiz espero zaitugu, elkar entzuteko, konektatzeko eta adierazteko. Zurekin gaude. Eskerrik asko hemen jarraitzeagatik.

Gogorarazten dizugu HUBemprendedorAs-en bosgarren edizio honetako ekitaldietan parte hartzea doakoa dela Donostiako Udaleko Berdintasun Sailaren laguntzari esker.