Mozorrotruk
Proiektua | Ekonomia Zirkularra
Edizioa:
9Antolatzaileak:
Impact Hub Donostia, Tabakalera, Emaus Gizarte FundazioaBigarren eskuko mozorroen azoka
Mozorrotruk Tabakalerak, Emaus Gizarte Fundazioak eta Impact Hub Donostiak sustatutako ekimena da, eta inauteri sortzaileagoak, inklusiboagoak eta ahalik eta ingurumen-inpaktu txikienekoak sustatzea du helburu. Bigarren edizioa datorren otsailaren 5, 6, 7, 13 eta 14an ospatuko da.
Bigarren eskuko azokak mozorro ugari eskainiko ditu 2026ko Inauterietarako: bertaratzen direnek mozorro osoak, jantzi solteak, osagarriak eta erretalak aurkitu ahal izango dituzte, proposamen original eta jasangarriak sortzeko. Horrela, ekimenak bat egiten du arropa eta osagarriak berrerabiltzearen aldeko apustuarekin, eta festa arduratsuagoa eta konprometituagoa sustatzen du guztion onerako, material horiei bizitza berria ematearekin batera.
Azoka mozorroak jasotzeko gunea ere izango da, dohaintzak edo mozorro-trukeak egin nahi dituztenentzat.
Gainera, josteko eta upcycling-a egiteko tailer irekia eta doakoa eskainiko da bi egunetan, konponketak egin edo mozorroak eraldatu behar dituztenei zuzenduta.
Bi lantegietan josteko profesional batek hartuko du parte, eta bertaratzen diren pertsonek josteko makinak, tresnak eta lan egiteko hainbat material izango dituzte erabilgarri. Parte hartzeko, ez da beharrezkoa izango izena ematea, ezta aldez aurretik josteari buruzko ezagutzarik izatea ere.

Jasangarritasunarekin konpromisoa
Mozorrotruk ekimena 2017an sortu zen Impact Hub Donostiaren eskutik, bigarren eskuko jantzi eta objektuen erabilera eta trukearen kultura sustatzeko helburuarekin, kontsumo arduratsuago eta moda jasangarriago baten aldeko joera gero eta handiagoarekin bat eginez. Ehungintza-industria gehien kutsatzen dutenen artean dago eta honelako ekimenek benetako aukerak eskaintzen dituzte hondakinak murrizteko eta berrerabilera sustatzeko.
Proiektua Tabakalera Berdea lan-ildoaren barruan dago. Jasangarritasunarekin, ekonomia zirkularrarekin eta herritarren sormenarekin lotutako proiektuak bultzatzen ditu ido horrek, eta Tabakalerak kultur praktika arduratsuekin duen konpromisoa indartzen du, agenda berdearen balioekin lerrokatuta.
Ekonomia zirkularreko praktika horiek, halaber, gizartetik baztertuta dauden edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzen eta laneratzen laguntzen dute Emaus Gizarte Fundazioaren laneratze-enpresen bidez.

Zatoz inauteri jasangarrira!
Lekua: Tabakalerako 1. solairua, Infopuntuaren aurrean.
Egunak eta ordutegiak:
- Osteguna eta ostirala 5, 6 eta 13:17:30 – 19:30
- Larunbata 7 eta 14:11:30 – 13:30
