Poulpe irtenbide jasangarriak

Proiektua | Ekonomia Zirkularra
Poulpe irtenbide jasangarriak
Sustatzailea:
Impact Hub Donostia |
Babesa eta kolaborazioa:
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol departamentua , OIT, Promopeche
Data:
2019 - gaur egun

Irenbide jasangarriak Mauritanian

“POULPE: Mauritaniako artisau-arrantzarako irtenbide iraunkorrak” proiektuaren helburua da egungo artisau-arrantzako aparailuak ordezteko irtenbide iraunkorrak bilatzea, itsas hondoan plastikoa pilatzea saihestuz eta kostaldearen gaineko ingurumen-inpaktua gutxituz.

POULPE Impact Hub Donostiak bultzatutako proiektua da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak finantzatua, Lanaren Nazioarteko Erakundearekin (OIT) lankidetzan.

Proiektu hau 2019ko azaroan hasi zen, eta aparailuen diagnostikoaren, bizi-analisiaren eta ekodiseinuaren faseak osatu ondoren, ekodiseinua bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa lantzen jarraitzen dugu.

Proiektuak, gainera, Iñaki Luis – Luz Norte Films-ek ekoizturiko 15 minutuko dokumental bat eskaintzen du. Bertan, artisau-arrantzaren problematika eta egungo olagarro-arrantzako aparailuen ordezkoen beharra ikusarazten da.

Proiektu taldea:

  • Nerea Gonzalez Roncal: Proiektu eta Ekoberrikuntzaren arduraduna Impact Hub Donostian.
  • Antonio Alminios González: Mauritaniako aholkularia. 4. fasea: Ezarpenaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa.
  • Nuria Garriga Llavina: Afrikan espezializatutako aholkularia. 1. fasea: Egoeraren diagnostikoa.



Poulpe irtenbide jasangarriak
Poulpe irtenbide jasangarriak

Zer dago Mauritaniako olagarroaren arrantzaren atzean?

“POULPE: Mauritaniako artisau-arrantzarako irtenbide iraunkorrak” dokumentala proiektuaren diagnostiko-fasean sortu zen, gaur egungo artisau-arrantzako aparailuak ordeztuko dituzten gizarte- eta ingurumen-arloko irtenbide jasangarriak bilatzeko beharra ikusarazteko, itsas hondoan plastikoa pilatzea saihestuz eta ingurumen-inpaktua murriztuz.

Ekoizlea: Iñaki Luis – Luz Norte Films. 2021. Iraupena: 16 ’47.

De la problemática a la solución

El proyecto ha pasado por 4 fases:

Proiektuak 4 fase izan ditu:

1.- Egoeraren diagnostikoa

2020tik 2022ra bitartean garatutako proiektuaren lehen fasean, Mauritanian zefalopodoen arrantzako eta artisautzako jarduera ekonomikoaren garapenean poten ekoizpenak eta erabilerak sortzen duten ingurumen-inpaktua diagnostikatu zen.

Horren ondorio dira:

2.- Aparailuen bizi-zikloaren azterketa

Aparailuen bizi-zikloaren diagnostikoaren ondoren, eta IDNÓVAM aholkularitzarekin lankidetzan (girorako berrikuntza eta garapena), Pots zein nasen Bizi Zikloaren Analisia egin zen, bi aparailuek beren bizitzako etapa guztietan ingurumenean dituzten inpaktuak ebaluatu eta alderatzeko.

Horren ondorio dira:

3.- Aparailuen ekodiseinua.

Hainbat diseinu egin dira ingurumen-irizpideetatik abiatuta eta aurreko fasean identifikatutako inpaktuekin korrelazioan.

4.- Mauritaniaren potentzialtasun endogenoak kontuan hartuta, gutxienez, ekodiseinatutako aparailu bat ezartzeko bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertzea. Gaur egun gauzatzen ari da, Antonio Alaminosekin lankidetzan (Mauritaniako aholkularia).

Poulpe irtenbide jasangarriak
Poulpe irtenbide jasangarriak

Deskarga