Tresna elektronikoak berreskuratu eta birziklatzea
Proiektua | Ekonomia ZirkularraSustatzailea:
Emaus Gizarte Fundazioa |Kolaboratzailea:
Impact Hub DonostiaTresna elektronikoak berreskuratu eta birziklatzea
Emaus Gizarte Fundazioak, Impact Hub Donostiako kolaborazioarekin, gipuzkoarrei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina bat jarri du abian, tresna elektriko eta elektronikoen (TEEH) hondakin kopurua murrizteko asmoz. TEEHen Nazioarteko Egunaren esparruan, kanpainak gailu horiek birziklatzeko eta berrerabiltzeko prozesuari buruzko informazioa eta erraztasunak eman nahi ditu, eta, aldi berean, kontsumo arduratsuagoa sustatu nahi du, sozialki eta ingurumen aldetik.
2022an, mundu mailan, 62 milioi tona hondakin elektroniko sortu ziren, eta aurreikuspen kezkagarriak ditugu 2030erako: 82 milioira iritsi daiteke. Errealitate horren aurrean, Emaus Gizarte Fundazioaren ekimenaren helburua da herritarrak kontzientziatzea gailu horien kudeaketa egokiari buruz, telefono mugikorrak, kableak, etxetresna elektrikoak eta ekipo informatikoak barne. Gailu horiek birziklatzeak kutsadura murrizten laguntzeaz gain, baliabideak gordetzen eta energia aurrezten ere laguntzen du. Esate baterako, berrerabilitako hozkailu bakoitzak 267 kg CO2 aireratzea saihestu, eta 7.813 litro ur aurrezten du.
Kanpainaren barruan gida praktiko bat ere zabalduko da, tresna horiek nola eta non utzi behar diren azaltzeko, behar bezala birziklatzeko edo berrerabiltzeko. Gida hau eskuragarri dago bai Emausen webgunean, bai Gipuzkoan banatutako saltokietan ere (Arrasate, Donostia, Errenteria, Hernani eta Irun), baita TEEHen kudeaketarekin konprometitutako saltoki arduratsuen sare batean ere.
Kanpaina Europako Batasunak finantzatutako Suspertze eta Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan kokatzen da (NextGenerationEU), hondakinen araudia ezartzeko eta Euskadin ekonomia zirkularra sustatzeko.
Ba al dakizu non utzu erabiltzen ez dituzun gailu elektriko eta elektronikoak?