Zatoz Ulab-en itxiera ekitaldia ospatzera!

28 Ots 2023 | Erakunde eraldaketa

Datorren martxoaren 15ean emango diogu amaiera Ulab 2022 edizioari, topaketa berezi batekin. Tabakalerako El Eskondite-n elkartuko gara, 17:00etatik 19:00etara, U Teoriaren esperientzia, praktika eta erronka berriak partekatzeko. Parte hartu nahi duzu?

EMAN IZENA!

Dei hau Donostiako Ulab-en zortzigarren edizioaren amaierarekin batera sortu da, berriro ere, oso prozesu bizia eta berezia lehen pertsonan bizi izan dugunontzat. Bai Mikel Arrizabalagak (Sukhena), bai nik, Joxean Hernandez-ek (Impact Hub Donostia), bideratzaile rolean, 10 laguneko talde batekin gozatu dugu, eta U teoriak eskaintzen dizkigun tresnak gardentasun, zintzotasun eta apaltasun handiz aztertu ditugu. Bidean, entzute enpatiko eta sortzailea praktikatu dugu, gure proiektuetan blokeatzen gaituena aurkitu dugu, aurrera egiteko bideak ezagutu ditugu, etorkizun potentziala prototipatu dugu, elkarri laguntzeko eta feedbacka emateko espazioak izan ditugu, eta elkarrekin “EKO”-rako urratsak eman ditugu “EGO”-ren amarrak askatuz.

Ulab-en edizio honi amaiera emateko, ilusio berezia egiten digu U Teoriak gure lurraldeko hainbat lekutan sortzen ari den inpaktua ikusarazteak. 2015. urtean Impact Hub Donostian lehen Ulab sortu zenetik, U Teoria unibertsitatera, Gipuzkoako landa-ingurunera eta enpresa-ingurunera iritsi da. Euskarazko baliabideak eta edukiak ekoiztu dira, eta, gaur egun, eraldaketarako eta garapen iraunkorrerako funtsezko tresna gisa hedatzen jarraitzen du, bai erakunde publiko eta pribatuentzat, bai planeta honetan bizi garenontzat.

Topaketa Tabakalerako El Eskonditen egingo da, 17:00etatik 19:00etara, U Teoriaren inguruko esperientziak eta kasu praktikoak entzun eta partekatzeko:

Ondoren, World Café formatuan, U Teoria hainbat testuinguru eta errealitatetan aplikatzeko dauden oztopoak eta aukerak aztertuko ditugu, hala nola, administrazio publikoan, enpresa-munduan edo gizartean.

Topaketa doakoa da eta mokadu txiki bat izango dugu El Eskonditeko gure lagunen eskutik. Izena eman eta ospatzera etorri besterik ez duzu egin behar.

EMAN IZENA

Ekitaldi hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Partaidetza Departamentuaren laguntzarekin eta EHUren laguntzarekin egingo da.

Partekatu artikulu hau hemen Linkedin, Twitter, Facebook