Ze-laia!

Ze-laia! Impact Hub Donostiaren ekintzailetza programa da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntzarekin garatuta. Programak 3 hilabeteko iraupena du eta gizartean eta lurraldean eragin nahi duten ekintzaileei zuzenduta dago.

Azelerazio-programa batetik urrun, Ze-laia! 15 proiektu profesional gauzatzeko sustraitze, ideiak gauzatze, ekintza eta praktikan jartzeko programa bat da.

Zurekin bat egiten duen ibilbide profesionala sortzen lagunduko zaitugu.

Programa

Gipuzkoan bizi bazara, gradu ikasketak amaitu baldin badituzu, proiektu bat buruan baduzu edo/eta garapenean badago… programa hau zuretzat da.

Zure proiektua garatzeko denbora eta energia eskaintzeko prest bazaude, Ze-laia! da zure espazioa.

3 hilabeteko prozesua biziko dugu zure proiektua 3 fasetan hazteko: kontzeptua, estruktura, ekintza. Eragin alor hauetan lan egingo dugu: ekonomia, gizakia, ingurumena; eta ikerketa/ezagutza, gaitasun gizatiarrak eta profesionalak garatuko ditugu.

Astean topaketa bat. Gainera, banakako eta taldeko mentoriak izango ditugu. Guztira, 65 ordu baino goragoko lanketa presentziala, pertsonala eta partekatua.

Impact Hub Donostian kokaturiko ekintzailetza coworking espazioan. SORKIDE harpidetzaren abantailak jasoko dituzu.

Proiektuak

Urtean
Nutri-arnasketa
Emozioen magia
Antzerki eraldatzailea
Zure bizitzako pitxerra
Shiatsu harmonian
CreSer
Yoga Sukha
Yoga Ahotsa
Dò, berriz sortzeko topaketak
Dantza Akademia
Piel
Gorputza eta mugimendua
Linzero
Enui: Kosmetika naturalaren eskola
Kanpo
On Natura
Skills for Life
Psikoterapia
Ama kontziente
ELI: Barne Askapenerako Energia
Irati Alkezar
Rizoma
Dolua
Gizarte-komunikazioa
Ahiku
Baby Mundua

Taldea

Gu gara Ze-laia! ko mentore taldea. Merkatuen ikerketan, taldeentzako mentoringean, ekintzaileentzako coaching-ean, coaching pertsonalean, ekonomia zirkularrean, erakunde osasungarrietan eta eragin positiboa duten askotariko proiektuetan aritutako profesionalak. Bidea egiten lagunduko zaitugu!
Nerea González Roncal
Nerea González Roncal
Proiektu eta ekoberrikuntza arduraduna
Profila ikusi
Josune Razkin
Josune Razkin
Mercatec Ikerketa Estrategikoko bazkide eta zuzendari teknikoa
Profila ikusi
Ricardo Ruiz
Ricardo Ruiz
Erakundeen ongizatean eta lidergo kontzientzean aholkularia
Profila ikusi
Kaisu Tuominiemi
Kaisu Tuominiemi
Mondragon Team Academy at Travelling University.

Babesleak

Informazio gehiago behar duzu?
Jarri gurekin harremanetan

komunikazioa.donostia@impacthub.net