#ZirkularMentoring programaren lehen edizioa arrakastaz amaitu da, otsailetik ekainera, Gipuzkoako zazpi startup-en parte hartzearekin lan egin ondoren.

Berrikuntza zirkularra izan da programaren ardatz nagusia. Nerea Gonzalez eta Joxean Hernandez izan dira sesioen gidariak, non startup bakoitzaren balio katea aztertu den. Jardunaldietan produkzio akzio bakoitzak eragindako baliabide eta hondakinak identifikatu dira eta enpresaren muga eta aukera zirkularrak aztertu dira. Ariketari esker, estrategia zirkular zirriborroak diseinatzeko aukera izan dugu, startup-ek epe motza edo ertainean aplikatu ahal izateko, toolkit Oleku ren baliabideak baliatuta.

Parte hartu duten enpresak Algaloop, Kafea, Irrisarri, Newaste, Scrapad, Bask eta Ekomodo – alde zirkular indartsua dute eta gehienak produktu zirkular edo iraunkorren garapenean oinarritzen dira; horien erronka nagusia da berrerabiltzeko, berritzeko, konpontzeko edo berriz manufakturatzeko estrategia zirkularrak diseinatzea.

#Zirkularmentoring Naturklima. Climate Change Foundation of Gipuzkoa -k sustaturiko programa da,  Gipuzkoako Foru Aldundia  ren eta Impact Hub Donostia ren lankidetzarekin.