Gazte, eko eta lider; EKIN!

17 Ene 2024 | Impact Hub Donostia
Artículo de: Joxean Hernandez

Joan den asteburuan Nerea Gonzalez eta Joxean Hernandez Gazte Ekoliderrak programako EKIN prozesua bideratzen aritu ginen Agotzeneako Bioerakuntza etxean.

Gazte Ekoliderrak Kutxa Fundazioak lideratutako jasangarritasunean eta eraldaketarako lidergoan oinarritzen den formakuntza eta bizitzarako ibilbidea da. Hiru dimentsio lantzen ditu: Trebatu, Ekin eta Izan. Aurten, guztira 13 pertsonek parte hartu dute eta 4 proiektu garatu dira.

EKIN programaren helburua da gazte ekoliderrei ideietatik ekintzetara pasatzen laguntzea. Hori horrela izanik, asteburuan zehar, lidergotik eta iraunkortasunetik abiaturiko proiektuak elkarrekin garatzen aritu gara gazteekin, aurkezturiko honako erronkei erantzun jasangarriak emateko. Ezagutu ditzagun erronkak eta eragileak:

  • Surfrider erronka: Ozeanoa Babesteko Surfrider komunitatea eta bolondres taldeak sustatu.
  • Badalab erronka: Pertsona migratuen laneratzea, zaintza lanak eta hizkuntza-ongizatea.
  • Agenda 2030 erronka: Garapen Jasangarriko Helburuen aldeko aliantzak sortzea gazteen artean.
  • Naturkon erronka: Landare arrotz inbaditzaileen kontrola auzo-lanean.
  • Kalapie erronka: Kaleak birsortzen.
  • Bilibin erronka: Sorkuntza eta kultura sektorea jasangarritasuna eta ekintza klimatikoa bultzatuz.

Erronkak aurrean izanik, bakoitzean sakontzeko eta forma emateko, ikerketa – analisirako datuak eta inspirazio kasuak aztertu zituzten dinamika ezberdinen bidez.  Ondoren, proposamenak lurreratzeko, balio proposamena garatu, interes taldeak identifikatu eta 3D mapaketaren bitartez lau kontzeptuak prototipatu ziren. Asteburuari eta prozesuari itxiera emateko akzio plan bat eta proiektuen aurkezpenak diseinatu zituzten. Zorionak guztioi!

Intentsitate handiko bi egun izan dira eta gazteen motibazioa eta inplikazioa izugarria izan da asteburu osoan zehar. Orain, sortutako irtenbideak balidatzeko momentua dute erronka proposatu duten eragileen laguntzarekin. Emaitzak martxoaren 5ean ikusiko ditugu.

Mila esker guztioi zuen parte hartze eta baita antolakuntzarengatik ere. Eskerrak ere elikadura zaintza lanetan aritu den Sila Panori hain janari goxo eta terapeutikoa prestatzeagatik.

 

 

Comparte este artículo en Linkedin, Twitter, Facebook