Ekarpenak lortzeko

Dohaintza emaileak erakartzeko, interesgarria izan daiteke ondorengo puntuak jasotzen dituen proposamen bat diseinatzea:
1. Nor garen
Historia, ibilbidea eta ekonomia.
2. Zergatik egin diru ekarpena?
· Enpresa emailearen eta erakunde hartzailearen artean partekatzen diren balioengatik.
· Enpresaren eta bertako langileen erantzukizun sozial korporatiboagatik.
· Lurraldearentzat garrantzitsua den lehentasunezko jardueragatik, dirua nora bideratuko litzatekeen zehaztuta.
· Ikusgarritasuna eta enpresa-irudiagatik, erakunde hartzaileak gizartean eta ingurumenean duen eragina zehaztuz.
3. Zertarako eman dirua?
Dohaintzekin lortu nahi diren ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-erronka nagusiak. Diru ekarpena zein jardueretan erabiliko den eta nola zehaztu.
4. Nola eta zenbat eman?
Hainbat aukera definitu, zenbateko eta itzulera desberdinekin, hauen arabera:

· Dohaintzaren ikusgarritasuna: proposamenarekin lotutako komunikazio-plana. Webgunea, Sare sozialak, bestelako komunikazio-ekintzak.
· Jarduerari esker enpresako langileek, familiak edo bezeroek izan ditzaketen irabaziak edo onurak.
· Beste irabazi edo onura zehatz batzuk, enpresako langile, senide edo bezeroentzat. 
· Azkenik, doahintza emaileak aplika ditzakeen zerga-onurak zehaztea komeni da. Kontratuaren zenbateko garbiaren % 18 sozietateen gaineko zergatik ordaindu beharreko kuotatik kenduko da, kuotaren % 40ko mugarekin, beste onura fiskal batzuei gehituz gero. Gainera, sinatzen den zenbateko garbia % 100ean kenduko  da gastu gisa.
Toolkit