Jardunbide egokiak

1.Prozesuan hizketakide izango den Gipuzkoako Foru Aldundian dagokion sailarekin edo zuzendaritzarekin harremanetan jartzea. Komeni da dekretua urte hasieran atera baino lehen egitea, dekretua alda badaiteke ere.
2.Erakunde eskatzailean prozesuaren arduradun bat izatea, kontuan hartu beharreko urrats asko baitira, koordinatuta egon behar dutenak. Pertsona horrek egutegiaren zain egon behar du, prozesu osoa egiteko eta bidezko kontaktuak egiteko.
3.Foru Aldundiarekin harremanetan jarrita, ematen diren urrats guztiak berretsi: eskaera egiteko asmoa, eskaera aplikaziora igo izana eta ebazpenaren jarraipena.
4.Eskabidearen, memoriaren eta abarren egiaztagiri ofizial guztiak gorde, edozein gorabehera gertatuz gero dokumentazioa edukitzeko.
5.Zaindu harremana bai Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, bai emaile/babesleekin. Kontuan izan izen-emate hau urtero berritu behar duzula.
Toolkit