U Teoriaren tresna kaxa IREKIERA | Otsailak 10

1 Ots 2022 | Impact Hub Donostia

 

U Teoriaren Tresna Kaxaren irekiera handia 

Estreinaldi kolektiboa, ospakizun osoa, komunitatean ikusia. Gertaera berezi bat deskribatzeko hitzak. U Teoriari buruzko euskarazko lehen bideoen sorkuntza zurekin ospatu nahi dugu.

Proiektatuta ikusi nahi badituzu, komunitatean gozatu eta, gainera, haien etorkizuna prototipatu, otsailaren 10ean ikusi nahi zaitugu Impact Hub Donostian.

¿U Teoriaren tresna kaxa?

Kaxa sortu genuen U Teoria Euskal Herrira hurbiltzeko asmoz. Teoria ordez, eraldaketa soziala errazteko eta ulertzeko modu bat da.

Gure U Teoriaren tresna kaxan U Teoriako teknika garrantzitsuenak jorratzen dituzten bideo didaktikoen eta idatzizko azalpenen bildu ditugu. U Teoria praktikan jartzen laguntzeko diseinatuak dira, norbanako zein kolektiboan eta ikastaro edota tailerretan aplika daitezke ere. Zure proiektuak are zentzu handiagoarekin sortzen lagunduko dizute, zure eta munduaren beharrekin lotura eginez, zure ni onenetik mundu hobe baterako sortuz.

U Teoriaren tresna kaxa eskura duzu gure web orrian edo sar zaitez gure youtube kanalean, bideo formatuan dauden zatiak gozatzeko.

U Teoriaren tresna kaxaren oinarria U Teoria da, aldaketa sakon bat gidatzeko ikuspegia. U Teoria MITen inguruan sortu zen eta mundu osoko milaka lagunek praktikatu dute 20 urte baino gehiagoz. Metodoa, arazo edo axola zaizun sistema bati aplikatzea da erronka. Balio erantsia  “etorkizuna eginez esploratzea” da, aldaketaren hiru dimentsio lotzen dituen ekimen edo prototipo bat garatuz. 

Estreinaldiko ekitaldia

U Teoriaren tresna kaxa auzolanean sortutako proiektua da, eta gure gizartean aldaketa kolektibo positiboak bultzatzea du helburu. Produktu hori komunitatean ere ikusi eta komentatu behar da. Horregatik, ekitaldi batera gonbidatzen zaitugu, egindako bideo guztiak ikusi, eztabaidatu eta haiengandik ikasteko. Estreinaldi kolektibo honek aukera emango dizu eraldaketan interesa duten beste lagun batzuekin konektatzeko eta bideoen eta gidoien atzean dagoena ezagutzeko: pertsonak, ideiak eta ekimenak.

U Teoria bereko tresna bat aplikatzea proposatzen dugu, 3Dko prototipatua, hobeto ulertzeko gure tresna-kaxak zer behar duen orain hobeto hedatzeko eta zuri eta gure munduari hobeto zerbitzatzeko.

DATA | Otsailaren 10ean, 17:15 – 19:30 

LEKUA | Impact Hub Donostia

Zure zain gaude!

Izena eman

[gravityform id=”72″ title=”false” description=”true”]

Partekatu artikulu hau hemen Linkedin, Twitter, Facebook