Lasarte-Oria ibilbide inspiratzailea

24 Aza 2022 | Albisteak

Joan den azaroaren 12an Impact Hub Donostiak eta UKolektiboak Lasarte-Orian (Gipuzkoa) paseo herritarra gidatu genuen. “Jane´s walk” herritarren mugimenduan inspiratutako topaketa da, eta istorioak partekatzeko, esploratzeko eta Lasarte-Oriako bizilagunekin konektatzeko helburua du, hirigintzaren ikuspegi kritiko batetik.

Goizak une oro harritu gintuen, eta parte hartu zuen taldeak gozatu egin zuen entzuten, bere bizipenak kontatzen eta iritzia libreki partekatzen. Azken finean, ibilaldi honen gakoetako bat da topaketa parte-hartzailea dela, askea, eta epaiketarik gabekoa.
Taldea goizeko 10:00etan abiatu zen, Jane Jacobsen irudi eta mugimenduari buruzko sarrera batekin eta hiri gazte honen historia apur batekin. Ezagutzen ez duzutenontzat, Jane-ren Ibilaldiak Jane Jacobs kanadar hirigile eta intelektualaren bigentzia aldarrikatzeko sortutako mugimendu hiritarra da. Ideia arrunta da, jendeari bere komunitateei buruzko istorioak partekatzeko aukera ematen dioten ibilaldiak dira, eta, aldi berean, hainbat hiri-espazio aztertzen dituzte.

Jane Jacobs-en lagunek 27 ibilaldirekin hasi zuten ekimena 2007an. Gaur egun, 500 ibilaldi baino gehiago egiten dira 37 herrialde baino gehiagotan, helburu berarekin: bizi garen hiriak eta auzoak esploratzea, bizia ematen dieten bizilagunak ezagutuz, interes turistiko edo ekonomikoetatik haratago.

Horrela, Lasarte-Orian barneratu ginen, era guztietako kaleak zeharkatzeko, tokiko saltokiak ezagutzeko eta hiri-aniztasuna, hirien arrakastetako bat, balioesteko.

Zer ikusi genuen? Ibilbidea oso osoa izan zen eta, besteak beste, geltoki zaharra bisitatu genuen; Michelin fabrika, hirian eragin handia izan zuena; Oria ibaia, hirigintza-hesia, baina natura-osagai positibo handi gisa; Zumaburu auzoko lorategiak; Arantzazuko Andre Mariaren eliza; Txartel hotela eta Zirkuituaren pasealekua; Jaizkibel plaza; Villa Mirentxu; Tximistarreta parkea; San Pedro parrokia; udaletxea, eta abar.

Zalantzarik gabe, oso ibilaldi inspiratzailea izan zen, non denok Lasarte-Oriako txoko bakoitzari buruzko aurkikuntza handiak egin genituen eta aurre egin behar dien erronka batzuen inguruko kontzientzia piztu genuen. Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei eta hurrengora arte!

Ibilaldi hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren laguntzari esker antolatu da.

Paseo ciudadano Lasarte-Oria 2022

 

Aurreko edizioak

2012tik, U-KolektiboakImpact Hub Donostiak eta Jane’s Walk Donostiak 11 ibilaldi antolatu dituzte Donostiako eta Donostialdeko hainbat auzo eta herritan: Egian (2012), Alde Zaharrean (2013), Altzan (2014), Loiolan (2015), Amaran (2016), Grosen (2017), Añorgan (2018), Amara Berrin (2019), Loiola-Txominen (2020), Pasaian (2021), Intxaurrondon (2022).

Ikus 2021ean Pasaian edo 2020an Loiola-Txomin auzoan egindako azken ibilaldiak:

Jane Ibilaldia Pasaia 2021 Kronika, ibilaldi bat baino gehiago.
Jane Ibilaldia Pasaia 2021 laburpen-bideoa
Jane Ibilaldia Pasaia 2021 ibilbidea
2021eko Pasaiako puntu beltzen mapa