Laster…HUBemprendedorAs topaketa

20 Ots 2023 | Ekintzailetza

HUBemprendedorAs-ek komunikatzera eta konektatzera gonbidatzen zaitu

Emakume ekintzaileen sareak bere bosgarren edizioa aurkeztu du, “Komunikazioa eta konexioa HUBemprendedorAs sarean” lelopean. Modu kontzientean komunikatzen duzu? Horri buruz hausnartzera eta komunitate ekintzailearekin partekatzera gonbidatzen zaitugu.

Joan den astean online networking batean egoteko aukera izan genuen, komunikazioak gure prozesu pertsonal eta profesionaletan nola eragiten duen, zer komunikazio-estilo ditugun, zer oztopo aurkitzen ditugun eta zer erronka identifikatzen ditugun partekatzeko.

Gauzak horrela, datorren topaketarako prest gaude, Martxoaren 18an, Impact Hub Donostian. (10: 30-13: 30/15: 30-18: 30). “Komunikazioa eta konexioa HUBemprendedorAs sarean” lelopean, ekintzailetza prozesuan lagungarriak diren kontzeptu eta trebetasun komunikatiboei buruzko hausnarketa eta praktika ezberdinak partrekatuko ditugu.

  • Gure komunikazio- eta adierazpen-trebetasunak identifikatzea eta trebatzea.
  • Autoezagutzako eta nortasun korporatiboko edo marka pertsonaleko prozesu bat garatzea.
  • Komunikazio-estrategia kontziente eta sortzailea eraikitzea, norberarten negozioa bultzatzeko.
  • Genero-ikuspegidun komunikazioaren eraginari kontzientzia jartzea.

Hemen uzten dizuegu programaren aurrerapen bat:

BAZATOZ? EMAN IZENA HEMEN

Azken topaketa hau interesatzen bazaizu, egun osoan parte har dezakezu, edo soilik goizez edo arratsaldez. Gainera, Tabakalerako El Eskonditeren eskutik networking gourmet eta jasangarri berezi batean bazkaltzera animatzen zaitugu,gutxi gorabehera 25 €/ pertsonako prezioan (El Eskonditen ordaindu beharrekoa).

Impact Hub Donostian emakume profesionalen sarea indartzera bideratuta jarraitzen dugu, ko-sorkuntza sustatzeko, negozio-ereduak garatzeko eta eragin positiboa bultzatzeko laguntza partekatzeko ilusioarekin. Oraindik komunitatea ezagutzen ez baduzu, 2022ko edizioarekin deskubritzera animatzen zaitugu.

Ilusio handiz espero zaitugu, elkar entzuteko, konektatzeko eta adierazteko. Zurekin gaude. Eskerrik asko hemen jarraitzeagatik.

Gogorarazten dizugu HUBemprendedorAs-en bosgarren edizio honetako ekitaldietan parte hartzea doakoa dela Donostiako Udaleko Berdintasun Sailaren laguntzari esker.

Partekatu artikulu hau hemen Linkedin, Twitter, Facebook