Eraldalan 2023

Proiektua | Erakunde eraldaketa
Eraldalan 2023

Datuak

Edizioa:
3. edizioa
Antolatzailea:
Impact Hub Donostia |
Babeslea:
#EkonomiaSustapena Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentua |
Kolaboratzailea:
El Camino del Elder, Arbola Consulting Pertsonak

Eraldalan

Ezagutu eta parte hartu Gipuzkoako erakundeei zuzenduriko eraldaketa sarean.

ERALDALAN erakunde eredu lehiakor eta iraunkorrago bat garatzeko topaketa, ikasketa eta konexio espazioa da. Sistema Bizien teorian oinarrituriko programa da, OATS ereduaren 6 kategorien arabera garatuta, erakundearen pertsonak, prozesuak eta helburua konektatzen dituztenak.

Hirugarren edizio honetan 4 saio izango ditugu, ondorengo helburuekin:

  • Zure erakundearen egoera ezagutu Eraldalan autodiagnostikoaren bidez, OATS ereduaren 6 kategoretan oinarrituta (Lidergo bideratzailea, Zaintza, Helburua eta balioak, Autonomia, Moldagarritasuna, Komunikazioa)
  • Erakundea eraldatzeko aukerak identifikatu eta horiei buruz hausnartu,
  • Moldagarritasuna eta Lidergoa bezalako kategorietan trebatzea eta aurrera egitea,
  • Gure lurraldearen erakunde eraldaketan erreferente diren profesionalak eta praktika egokiak ezagutu eta horiekin konektatu.

INFORMAZIO GEHIAGO

Parte hartu

Gipuzkoako erakunde mailako topaketa, ikasketa eta konexio saioetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Ko-garapen eta eraldaketa jardunaldiak, enpresa arloan identifikatutako erronka nagusietan oinarrituta: Lidergo bideratzailea, Zaintza, Helburua eta balioak, Autonomia, Moldagarritasuna eta  Komunikazioa.

1. TOPAKETA: AUTODIAGNOSTIKOA. UZTAILAK 14. 12:00-13:30 (Tabakalera – El Eskondite).

Zein da zure erakundearen egoera? Eraldalan autodiagnostikoa osatzen lagunduko zaitugu, erakunde eraldaketarako aukerak identifikatzeko.

2. TOPAKETA: MOLDAGARRITASUNA. IRAILAK 8. 11:00-13:00 ONLINE

Konektatu Gipuzkoako erakunde ekosistemarekin Moldagarritasunaren inguruan hausnartzeko, ikasteko eta aurrera egiteko. Arbola Consoulting Pertsonak gidatuko du saioa.

3. TOPAKETA: LIDERGOTZA. IRAILAK 21. 11:00-13:00. ONLINE

Gure erakundeetan nahi dugun lidergoaren inguruan aritzeko topaketa. El Camino del Elder-ek gidatuko du saioa. Zatoz zure lidergo eraldatzailearekin bat egitera.

4. NETWORKING. ERAKUNDE ERALDAKETA. URRIAK 6. 12:00-14:00. (Tabakalera – El Eskondite).

Zatoz Gipuzkoako erakundeen eraldaketa eta konexio topaketara.

Gure esperientziak partekatuko ditugu, arrakasta kasuak ezagutu, eta eraldaketa prozesua garatzen lagunduko zaitugu.

INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN EMATEA

 

2023 emaitzak

Zure erakundearen osasun egoera ezagutu eta hobetu nahiko zenuke?

Eraldalan Autodiagnostikoa erakundeetako lantaldeei zuzenduriko tresna digital eta irekia da, erakundeen eraldaketarako aukerak identifikatzeko helburuarekin sortuta.

Autodiagnostikoak erakundearen balorazioa egiten du OATS ereduan oinarrituta; bere hiru ardatzak (pertsonak, prozesuak eta asmoa) eta 6 kategoriak (Lidergo Bideratzailea, Zaintza, Helburua eta Balioak, Autonomia, Moldagarritasuna eta Komunikazioa) balorazio irizpide gisa jarraituta.

Eskatu zure autodiagnostikoa eta zure erakundearen erronka nagusiak modu erraz batean identifikatuko dituzu. Gainera, Impact Hub Donostiako erakunde eraldaketako lantaldeak prozesuan gidatzeko aukera izan dezakezu. 

ESKATU AUTODIAGNOSTIKOA eta DESKARGATU 2023KO ONDORIO TXOSTENA

Eraldalan 2023

Descargatu

Eraldalan Autodiagnostikoa