U.Lab 2023

Proiektua | Ekintzailetza, Erakunde eraldaketa
U.Lab 2023

U.Lab 2023

Edizioa:
9
Antolatzailea:
Impact Hub Donostia |
Babeslea:
Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Partaidetza
Hasiera data:
Irailak 13 / 27

Badator U.Lab 2023

Badator U.Lab ikastaroaren bederatzigarren edizioa; U Teoriaren bidez (Otto Scharmer)  ekintzailetasuna, garapen pertsonala eta konexio-berrikuntza soziala landuko ditugu prozesu honetan. 

U.Lab en taldean lan egingo dugu proiektu berriak garatzeko, ekimenak sustatzeko eta parte hartzaileen arteko inspirazio eta kosorkuntza pizteko.

Formakuntza irailaren 27an hasiko da modu presentzialean, Impact Hub Donostian (Tabakaleran), sorturiko ikasketa eta praktika komunitatean. Gainera, ikastaroa, online formakuntzarekin osatzeko aukera izango dugu.

Ikasketa eta praktika komunitate honek bi sesio mota izango ditu: alde batetik, ikasketa aktiborako saioak izango ditugu, egutegiak adierazten dituen asteazkenetan (ikus egutegia), 16:30etatik 18:30etara; eta beste alde batetik, laborategi eta praktika saioak eskainiko dira, parte hartzaileek ikasitakoak lehen pertsonan ezagutzeko eta esperimentatzeko aukera izan dezaten.

Ez galdu eraldaketa pertsonal eta profesionala bizitzeko aukera hau. Irailaren 13an online aurkezpen saio bat izango dugu eta irailaren 27an ikastaroari hasiera emango diogu Impact Hub Donostian.

Bazatoz U teoria bizitzera?

Izen ematea itxita

Data garrantzitsuak

Ikasketa eta praktika komunitate honek bi sesio mota izango ditu: alde batetik, ikasketa aktiborako saioak izango ditugu, egutegiak adierazten dituen asteazkenetan (ikus egutegia), 16:30etatik 18:30etara; eta beste alde batetik, laborategi eta praktika saioak eskainiko dira, parte hartzaileek ikasitakoak lehen pertsonan ezagutzeko eta esperimentatzeko aukera izan dezaten. Apuntatu ondorengo datak zure egutegian eta parte hartu komunitatean:

  • Irailak 13 | 16:30-17:30: Online aurkezpena. 
  • Irailak 27 | 16:30-18:30: Ikasketa aktiborako sesioa 1. Impact Hub Donostia. 
  • Urriak 11 | 16:30-18:30: Ikasketa aktiborako sesioa 2. Impact Hub Donostia. 
  • Urriak 18 | 16:30-18:30: Taldeko laborategi praktikoa 1. Impact Hub Donostia. 
  • Urriak 25 | 16:30-18:30: Ikasketa aktiborako sesioa 3. Impact Hub Donostia. 
  • Azaroak 8 | 16:30-18:30: Ikasketa aktiborako sesioa 4. Impact Hub Donostia. 
  • Azaroak 15 | 16:30-18:30: Taldeko laborategi praktikoa 2. Impact Hub Donostia. 
  • Azaroak 22 | 16:30-18:30: Ikasketa aktiborako sesioa 5. Impact Hub Donostia. 
  • Azaroak 29 | 16:30-18:30: Ikasketa aktiborako sesioa 6. Impact Hub Donostia. 
  • Abenduak 13 | 16:30-18:30: Ikasketa aktiborako sesioa 7. Impact Hub Donostia. 
  • Zehazteke | 16:30-18:30: Taldeko laborategi praktikoa 3. Impact Hub Donostia. 
  • Urtarrila | U.Lab komunitatearen topaketa. 

Izen ematea itxita

2022 urria

al.ar.az.og.ol.lr.ig.
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
U.Lab 2023

Zer da?

U Teoria Otto Scharmer-ek garatu zuen Massachusetts Institute of Technology (MIT) zentroan. Teoria honek jakinahiarekin, gupidarekin eta adorearekin dugun konexioa sustatzen duen prozesuan barneratzen gaitu. Helburua, alde batetik, taldeetan, erakundeetan eta gizarte osoan dauden arazoetan sakontzea da eta, bestetik, norberak arazo horiek konpontzeko dituen gaitasun eta zaletasunetan sakontzea.

2015etik, urtero irailetik abendura, Bostoneko Presencing Institute zentroak online kurtsoa eskaintzen du: U.Lab: Leading From the Emerging Future . Sorreratik, Impact Hub Donostiak ikastaro honekin osatzen du U.Lab ikasketa eta praktika laborategia.

Gainera, Impact Hub Donostiak U Kaxa sortu eta partekatu du, lanerako kit hezitzaile eta praktikoa, U teoriaren ibilbidea garatzeko askotariko baliabide erabilgarriekin. Ezagutu U Kaxa eta deskargatu baliabideak hemen.

Izen ematea itxita

U kaxa