Tolosako Ibilbide Hiritarra
Proiektua | Impact Hub Donostia
Antolatzailea:
Impact Hub Donostia |Bebeslea:
Departamento de Movilidad, Turismo y Ordenación del Territorio de la Diputación Foral de GipuzkoaData:
Abenduak 13Ibilbide hiritarra
Herritarren ibilaldiak (Janes Walk-en inspiratuak) komunitateei buruzko istorioak kontatzeko aukera ematen duten ibilbideak dira. Hiri-espazio desberdinak arakatzen dira auzokideekin eta paseora joaten diren beste leku batzuetako pertsonekin.
Oraingoan, abenduaren 13an, TOLOSAko hiria partekatzera gonbidatzen zaitugu. EMAN IZENA!
IBILBIDEA
Ibilbidea goizeko 09:30ean hasiko da Frontoiaren aurrean eta eguerdiko 13:30ean amaituko da Tolosako Alde Zaharrean. Paseoa Jane Jacobs-en filosofiaren sei gai nagusietan oinarritzen da, eta auzokideen eta tokiko eragileen bisitak eta interbentzioak biltzen ditu.
- 9:30-9:45. Frontoia. Aurkezpena.
- 10:00-10:20. Bonberenea. Hiriaren aniztasuna eta erabileren nahasketa. Erabilera berriak hartzeko eraldatutako industria-eremu periferikoak.
- 10:35-10:50. Ilurre. Auzoen memoria eta bilakaera. Papertegien historia, eta Tolosa nola eraldatu den paper-herritik zerbitzuen eta produktu lokalen herri bihurtzeraino.
- 11:05-11:15. A-1. Giza eskala eta eguneroko behaketa. Autopistaren inpaktuaren azterketa eta auzoen arteko oinezko irisgarritasuna —topagune edo deskonexio gune gisa.
- 11:30-11:50. Izaskun. Hiritarren parte-hartzea eta hiriaren eskubidea. Auzo-antolakuntzaren eta komunitatearen erresilientziaren esperientzia. Aniztasuna eta inklusioa.
- 12:10-12:40. Tinglado merkatua. Tokiko ekonomia eta komunitatearen erresilientzia. Tokiko ekonomia nola eraldatu eta moldatu den, eta Tolosaren papera eskualdeko erdigune gisa.
- 12:45-13:10. Txaparro Sagardotegia. Kaleetako bizitza. Hiri-ekologiak nola funtzionatzen duen Tolosako Alde Zaharrean eta zer erabilera-nahasketa aurkitzen dugun.
- 13:10-13:30. Itxiera. Ondorioak eta mokadutxoa.
Parte hartu nahi duzu? EMAN IZENA!
Paseo hauek “Jane-ren Paseoak” izeneko jardueran (Jane’s Walk) dute inspirazioa; jarduera hori munduko hiri askotan egiten da aldi berean maiatzeko lehen asteburuan. Mugimendu hiritarrari dagokio, eta Jane Jacobsen irudia aldarrikatzeko sortu zen: intelektuala, hiri-plangintzako pentsalari teorikoa eta AEBetako hiri-aktibismo sozialaren aitzindaria, bere lana joan den mendeko berrogeita hamarreko hamarkadan garatzen hasi zena.


Jatorria
Ibilaldi horiek “Janeren Ibilaldiak” (Janes Walk – https://janeswalk.org /) jardueran oinarritzen dira, eta aldi berean munduko hamaika hiritan egiten dira maiatzeko lehen asteburuan. Jane Jacobs intelektual urbanista teorikoa eta AEBetako hiri-aktibismo sozialaren aitzindaria da, eta bere lana joan den mendeko 50eko hamarkadan garatzen hasi zen.
Krisi ekologiko, sanitario, ekonomiko eta sozialeko garai nahasi hauetan, mundua nola bizi dugun eta etorkizun hurbilean nola biziraun behar dugun birpentsatu behar da. Konponbide urgenteak, irudimentsuak eta eraldatzaileak behar ditugu, egungo desberdintasun sozioespaziala eta ingurumenaren aldetik jasanezina den garapena gaindituko dutenak.
Esparru konplexu horretan, arkitekturak eta hirigintzak erresilienteak, malguak eta premia aldakorretara egokitzeko modukoak izan behar dute. Baina hori ahalik eta pertsona gehienen parte-hartzearekin baino ez da lortuko. Arkitektura eta hirigintza irudimentsuak, eraldatzaileak eta diseinuan ausartak behar ditugu, parte-hartze eta entzute aktiboaren bidez, eskuragarri dauden espazio sozial, kultural eta materialen kontsumoa murrizteko gai izan daitezen.
