ZE-LAIA! Impact Hub Donostiako dentsifikatze programa

4 Mar 2022 | Ekintzailetza

 

Iritsi da Ze-laia! Impact Hub Donostiaren mentoretza-programaren lehen edizioa, Gipuzkoako inpaktuzko ekintzailetza proiektuetara zuzendua.

 

Ze-laia! Gipuzkoako lehen dentsifikazio programa da, eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntzarekin, 15 profesionali eragin positiboa izango duen enpresa sortzen lagunduko die.

2022ko apirilaren 25ean Gipuzkoako 15 ekintzaileri laguntzeko ekimena jaiotzen da, beren negozio-ideia gure ingurunean eragin positiboa sortuko duen enpresa batean bilakatu nahi duten ekintzaileei laguntzeko hain zuzen.

Azelerazio programa batetik urrun, Ze-laia! zure proiektua sustraitzeko programa da, ideiak gauzatzeko, ekintzara pasatzeko eta praktikan jartzeko programa bat, zure neurrira egina.

Ze-laia! dentsifikatzeko programa bat da, ekintzaile izan nahi duten edo hasi diren profesionalei zuzenduta dago, euren balioekin, ezagutzekin, talentuarekin eta bizimoduarekin bat datorren negozio bat sortu nahi duen edonorentzat.

 

 

3 hilabeteko ibilbidea eta zure dentsifikazio profesionalean lagunduko zaituen bidelagun talde bat

Hiru hilabetez, apirilaren 25etik uztailaren 28ra, lan esparru ezberdinetan adituak diren eta 10 urtetik gorako esperientzia duen mentore talde batek lagunduko zaitu zure negozio-ideia benetako proiektu bihur dezazun.

Ze-laia! pertsona ekintzaileek sortu dute zu bezalako ekintzaileentzat, eta gure esperientzian oinarrituta, zure neurriko ibilbide profesionala diseinatu dugu, jarraipen egokituarekin eta helburu zehatzekin.

Ekintzailea programaren epizentroa izanik, bestelako balio-proposamen batekin ekingo duzu ikuspegi humanistikoa duen enpresa-plana garatuz.

Konpromisodun aditu talde bat izango duzu eskura, eta beraiekin batera aginte-panel bat garatuko duzu, zure proiektua inpaktuz gidatzeko beharrezkoak eta ezinbestekoak diren ezagutzak eta tresnak praktikatuko dituzu. Honela, emandako urrats eta ekintza bakoitza eta prozesu honetan zehar biziko duzun bilakaera autoebaluatu ahal izango dituzu.

Formakuntza saioak, mentoretzak eta tutoretzak aurrez aurre egingo dira Impact Hub Donostia kooperatibaren coworking gunean, Tabakalerako 3. solairuan. Bertan, astean behin, arratsaldez eta 3 hilabetez, esperientzia hori partekatuko dugu, zure proiektua ingurune ekintzaile batean trinkotzeko.

 

Zertan datza Ze-laia! bidelagun programa?

Hiru hilabeteko laguntza – 2022ko apirilaren 25etik uztailaren 28ra – Zure proiektu profesionala 3 ikuspegitatik lantzeko: kontzeptua, egitura eta metrikak.

Hiru eragin-arlotan lan egingo dugu: arlo ekonomikoa, gizarte eta kultura arloa eta ingurumen arloa. Hiru laborantza-tresna mota erabiliko ditugu: ikerketa/ezagutza, giza trebetasunak eta lanbide trebetasunak.

Programak irauten duen 3 hilabeteetan zehar, formakuntza saioak, trebakuntza eta inspirazio tailerrak eta dentsifikazioko talde-mentoretzak astelehen arratsaldeetan izango dira, 15:00etatik 19:00etara.

Lan saio hauek tutoretza pertsonalekin uztartuko dira, eta guztira 66 orduko lan presentziala, indibiduala eta partekatua egingo duzu.

Formakuntza saioak, mentoretzak eta tutoretzak aurrez aurre egingo dira Impact Hub Donostia kooperatibaren coworking gunean, Tabakalerako 3. solairuan. Gainera, SORKIDE harpidetzarekin coworkingean lan egiteko espazio bat eskainiko dizu.

Hala ere, mentorizatutako pertsonek hala eskatzen badute, tutoretza eta mentoretza batzuk online egiteko aukera ere egongo da.

 

Impact Hub Donostia inpaktu ekintzailetzarekin

Impact Hub Donostia kooperatibak Gipuzkoan eragina duen ekintzailetza babesten du duela 10 urtetik hona, eta eragin positiboa duten proiektu eraldatzaileen buru izan da. Impact Hub Iberiako lantaldearekin batera, Donostiak parte hartu zuen 2019an argitaratu zen Estatu mailako inpaktuko ekosistemen lehen indizearen garapenean.

 

Ze-laia!-ko bidelagunak

 

Ze-laia! programaren barruan lagunduko zaituen taldea 3 emakumek eta 2 gizonek osatzen dute. Esperientzia egiaztatua dute merkatuen ikerketan, lantaldeen eta banakako bidelaguntzan, ekintzaileentzako coachingean, norbanako coachingean, ekonomia zirkularrean, erakunde osasungarrietan eta eragin positiboa duten beste proiektu eraldatzaile batzuetan.

Zu bezalako ekintzaileak gara, inpaktua duen zure enpresaren buru izateak dakarren eraldaketa eta ahalduntze prozesua geure azalean bizi izan dugunak.

Orain zurekin bidea egin nahi dugu, zure helburu pertsonal eta profesionalak lortuz eta zure proiektua inpaktuarekin gidatuz.

IKUSI HEMEN Ze-laia!-ko bidelagun taldearen profila

 

 

Ze-laia! Zuretzat da egoera horietan bazaude

Jarrera eta arima ekintzailea duen pertsona bazara eta bizimodua ateratzeko zure espazio profesionala sortzeko prest bazaude, zure balioekin bat egin, zure enpresaren bidez eragin positiboa sortu nahi baduzu eta, gainera, prozesuaz gozatu nahi baduzu, Ze-laia! da bilatzen ari zinen inpaktuzko proiektu ekintzaileetarako laguntza profesionala eskeintzen dizun programa.

Zure proiektua hasieratik edo oinarritik martxan jarri nahi baduzu, edota zure enpresarekin denbora bat badaramazu baina zure helburuari eta helburu pertsonal eta profesionalei gehiago egokitzeko bira bat eman nahi badiozu, bidali zure hautagaitza.

Izan ere, programa hau fase goiztiarretan dauden ekintzailetzak gauzatzeko diseinatuta dago, esploratu beharreko ideia edo eremuekin, eraldaketara irekita.

Ze-laia! programan parte hartu ahal izateko baldintzak honako hauek dira:

  • Gipuzkoan bizitzea edo Gipuzkoan erroldatuta egotea.
  • Graduko edo LHko ikasketak amaitu izana.
  • Proiektu profesional bat izatea buruan, hasiberria edo abian hasierako faseetan.
  • Proiektuaren kontzeptua, egitura eta inpaktua eraldatzeko aldez aurreko jarrera izatea.
  • Zuretzat lan egiteko prest egotea, zure proiektua gauzatzeko denbora eta ahalegina eskainiz.

Ze-laia!-n landatutakoak bere fruituak emango ditu.

Zure arlo profesionalari eutsiko dion landare bihurtuko den hazia landatzen lagundu nahi zaitugu. Horretarako, tresnak, ezagutzak eta pertsonak izango dituzu eskura, hura zaindu eta elikatzeko, loratu dadin eta beti nahi izan duzuna lor dezazun: zuretzat gustukoa duzun horretan lan egitea.

Urratsa emateko eta zure proiektua eta karrera profesionala eraldatuko duen erabakia hartzeko unea da.

 

Bidali zure hautagaitza eta Ze-laia!-ren lehen edizioaren parte izan zaitez.

 

Dentsifikazio programa honek goxotasuna, dedikazioa eta konpromisoa eskatzen ditu, bai bidelagunen aldetik eta baita mentorizatutako pertsonen aldetik ere. Hori dela eta, 15 leku baino ez daude libre.

Zure hautagaitza osatzeko, bete eta bidali fitxategi hau 2022ko martxoaren 30a baino lehen.

Hautaketa prozesua martxoaren 28tik apirilaren 1era bitarteko astean egingo da, eta onartutako pertsonak apirilaren 7an jakinaraziko dira.

Gogoratu programa 2022ko apirilaren 25ean hasiko dela!

ESKAERA ORRIA OSATU eta zurekin harremanetan jarriko gara hautaketa prozesurako.

ZE-LAIA! PROGRAMAren informazioa eskuragarri duzu hemen. 

Gipuzkoan inpaktuzko ekintzailetza proiektuak laguntzeko programa hau, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere Ekonomia Sustapena, Turismoa eta Landa Inguruneko Sailetik emandako babesari esker eskaintzen da.