Ekonomia zirkularra
Enpresak eta profesionalak berrikuntza zirkularraren prozesuan laguntzen ditugu, baliabideen erabilera optimizatzen duten negozio eredu berriak identifikatuz eta aldi berean, errentagarri eta erresilienteak izan daitezen.
- Egoeraren azterketa: balio-katearen analisi sakonean oinarrituz zailtasun eta aukerak identifikatzea.
- Estrategia zirkularraren diseinua eta inplementazioa.
- Erakundean ikuspegi zirkularra barne hartzea.
- Ekonomia zirkularraren hastapenetarako formakuntza pilulak.
Proiektu nabarmenak

Circular Constructions Lab
Circular Constructions Lab Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresei zuzendutako berrikuntza prozesu zirkularra da, eraikuntzaren sektorean aukera zirkularreko nitxoak identifikatzetik abiatuta irtenbide zirkularrak asmatzeko asmoz abian jarria.
EZAGUTU PROIEKTUA
Conexiones Circulares 2022
Conexiones Circulares programak hausnarketarako guneak sortu nahi ditu, bai eta enpresetan eta/edo erakundeetan baliabide materialak murriztu eta optimizatuko dituzten enpresa-eredu eta praktika jasangarri berriak sortzeko beharrezko tresnak ere. Edizio hau Gipuzkoako Aparatu Elektriko eta Elektronikoen (AEE) ...
EZAGUTU PROIEKTUA
Erakunde eraldaketa
Erakundeen eraldaketa prozesuetan erakundeak eta pertsonak laguntzen ditugu metodologia berritzaileen bitartez, hala nola, U Teoria edo OATS Eredua.
U teoria Massachusetts Institute of Technology (MIT) unibertsitateak garatutako metodologia da eta taldeen parte diren kideak aktibatzera, ahalduntzera eta ardura hartzera zuzenduta dago, erabat motibatutako eta inplikatutako ekipoa sortzen laguntzeko.
Gizarte Eraldaketarako Antolakuntza Eredu Egokitzailea (O.A.T.S.) Impact Hub Donostiak El camino del Elder erakunde-aholkularitzarekin lankidetzan eta Euskal Herriko Unibertsitatearen babesarekin batera garatutako eredua da. Erakundeen beharrak aztertzeko eta identifikatzeko tresna da eta hiru ardatzetan oinarrituta dago: pertsonak, prozesuak eta helburua.
- Erakundearenegoeraren azterketa.
- Esku-hartze prozesu baten diseinua eta inplementazioa.
- Erakunde eta pertsonak konektatzeko topaketak eta jardunaldiak.
- Ikaskuntza laborategiaeta tresnen esperimentazioa.
Proiektu nabarmenak

U.Lab 2025
U.Lab norberaren, kolektiboaren eta sistemaren eraldaketarako bidaia da, kontzientziadun lidergoa eta inpaktua duen berrikuntza bultzatzen dituena.
EZAGUTU PROIEKTUA
U.Lab 2024
Badator U.Lab ikastaroaren bederatzigarren edizioa; U Teoriaren bidez (Otto Scharmer) ekintzailetasuna, garapen pertsonala, konexio eta berrikuntza soziala landuko ditugu prozesu honetan. U.Lab en taldean lan egingo dugu proiektu berriak garatzeko, ekimenak sustatzeko eta parte hartzaileen arteko inspirazio eta...
EZAGUTU PROIEKTUA
Ekintzailetza
Ekintzailetza programak neurrira diseinatzen eta inplementatzen ditugu, ekintzailetzaren ardatz tematiko eta eboluzio etapa desberdinetan oinarritutako inpaktu hirukoitzaren logikarekin: ekonomia, gizartea eta ingurunea.
- Ekintzailetza zirkularra.
- Ekintzailetza genero-ikuspegiarekin.
- 2030 Agendaren erronkak lantzeko herritarren zientzia.
- Ekintzailetza hezkuntza-zentroetan.
Proiektu nabarmenak

ERES Aurrera
ERES Aurrera inpaktu sozialeko ekintzailetza programa bat da, ideiak, proiektuak edo ekiteko gogoa duten pertsonei laguntzeko sortua, eta hainbat arrazoirengatik ohiko ibilbideetan bere tokia aurkitzen ez dutenentzat bereziki pentsatua.
EZAGUTU PROIEKTUA
HUBemprendedorAs 2025
Emakume ekintzaileen sarea berriro dator, eta ez nolanahi. Zortzigarren edizio honetan espazio eta programa bat proposatzen dizuegu konektatzeko, baina baita ere aurre egiteko, esploratzeko eta aniztasunetik eta boteretik eraldatzeko. Diskurtso ezarrietatik harago joan nahi duten emakume ekintzaileentzat topaketa bat,...
EZAGUTU PROIEKTUA


























































