Emozio biziak sortzen dituzten elkar-sortzea, parte hartzea, emakumezko ekintzailetza eta komunitatea

12 Api 2022 | Impact Hub Donostia

2022ko apirilaren 2an, larunbata, Impact Hub Donostiaren coworking-gunea emozioz, pasioz, talentuz eta emakumezkoen ekintzailetzaz bete zen. HUBemprendedorAs 2022 jardunaldi presentziala izan genuen.

Ekintzailetza, Emozioak eta Enpresa Estrategia ardatz izanda, jardunaldi oso bat ospatu genuen, non autoezagutza, inspirazioa eta ikaskuntza eskutik joan ziren. Gure ekintzailetza-bidean sentitzen ditugun emozioak ikusi genituen, eta emozio horiek nola kudeatu eta gure enpresa-estrategian nola eragiten diguten aztertu genuen.

Indar berezia sortu zen elkarrekin hezten eta aurrera egiten erabaki genuenean, guztion egoera pertsonal eta profesionalak partekatzeko espazioa harturik.

Helburu horrekin sortu zen, hain zuzen ere, HUBemprendedorAs-en denboraldi hau, baita orain dela lau urte sortu zen proiektua, Gipuzkoan elkarrekin partekatu, lankidetzan aritu eta elkarrekin sortzeko sare eta espazio seguru bat ehuntzeko beharrari erantzuteko.

Izan ere, Impact Hub Donostiako proiektu hau indarra hartzen ari da hub estrategiko bihurtzeko, non emakumeen ekintzailetza eta inpaktu positiboa bat egiten duten, mundu bidezkoago, berdinzaleago baterantz aurrera egiteko, non emakume ekintzailea liderra eta erreferentea den.

 

Emozioen bidezko bidaia baten kronika

2022ko apirilaren 2an, larunbata, 10:45ean iritsi ziren Tabakalerako 3. solairura, Impact Hub Donostiara hain zuzen ere, emakumeen ekintzailetza eta inpaktuari buruzko egun ahaztezin honetan parte hartuko zuten lehen ekintzaileak.

11:00etan, hunkituta eta ilusioz gainezka, Isabel Fernández de Ortegak eta Mireia Escarrék “Ekintzailetza, Emozioak eta Enpresa Estrategia” jardunaldi presentzialari hasiera eman zioten.  HUBemprendedorAs 2022 denboraldiaren barruan eta aurrez-aurreko esperientzia hori lehen pertsonan bizitzera joan ziren 25 emakumeen aurrean.

Lehenik eta behin, hitzaldiak, tailerrak eta networking bidezko dinamika alaiak izan genituen, non komunitateko ekintzaileek  beren esperientzia eta ezagutzak partekatu zituzten.

Silvia Osés-ek – Komunikazio, marketing digital eta marka eta edukien estrategiako aholkularia – jardunaldiari hasiera eman zion eneagramaren hastapenak tailerrarekin. Silviak gure bizitza profesionalerako eta pertsonalerako, autoezagutza tresna berri eta indartsu bat erabiltzera animatu gintuen.

Ondoren, Amaia Iruretagoyenaren txanda izan zen -psikologoa, coach-a eta hezitzailea-. Bere storytelling indartsuarekin hunkitu egin gintuen autoestimuak salmentetan nola eragiten duen eta gure alde nola kudeatu dezakegun azaldu zigunean.

Bi emakume inspiratzaile hauen eskutik emandako hitzaldien ondoren eta emozioen bruncharen aurretik, Sofia Facal-ek -psikologoa, hezitzailea eta clown-  eskainitako clown tailerrarekin gorputzak piztu eta gozatu genuen.

Sofiak geure buruaz barre egitera gonbidatu gintuen, emozioz eta grinaz beteriko clown dinamikekin.

Gogotsu barre egiterakoan sentitzen den arintasun sentsazio horrekin, Batirtze Perezek eta Erika Donazarrek, El Eskondite Tabakalera espazio gastronomikoaren sortzaileek, prestatu ziguten emozioen brunch ikusgarriaz gozatzera pasa ginen.

Batirtzek eta Erikak ibilbide gastronomiko ederra eskaini zuten, emozioak oinarri izanik. Euren ekintzailetza esperientziarekin aho zabalik utzi gintuzten, #buffetinjars izeneko kristalezko poto identifikagarrietan prestatutako gozamenak probatzen hasi aurretik.

Tripa beteta eta bihotza pozik, jardunaldiaren bigarren zatiari hasiera emango genion Mireia Escarrék-ek gidatutako bistaratze batekin.

Arratsaldean, María Díezen – Coach eta hezitzailea – eta Isabel Fernández de Ortegaren – Zuzendaritza birtualeko laguntzailea – tailer interesgarri batekin jarraitu genuen. Elkarrekin emozioak luparekin begiratu genituen: beldurra, bakardadea eta frustrazioa vs motibazioa, ekarpena eta inpaktua.

Emozioen zuhaitz bat sortu genuen, non guztion artean, ekintzailetzan sentitzen ditugun sentsazioak eta emozioak adierazi genituen. Hortik abiatuta, networking dinamika baten bidez, egoera emozional horiek kudeatzeko erabilgarriak  diren esperientziak eta ekintzak partekatu ziren.

Zure antzeko garapenean dauden beste lankide batzuekin partekatzean sortzen den motibazioarekin, mahai borobil eta solasaldi batekin jarraitu genuen, hiru emakume ekintzaileen esperientzia pertsonalen azalpenekin.

Noelia Jimenezek – Copywriter, erredaktore, hezitzaile eta aholkularia –, Jone Larragainek – Musa Studioren sortzailea- eta María José Noainek – Aspasiaren Bidaiak lanaren sortzailea – bihotza ireki zieten lankideei, beldurra, ziurgabetasuna eta berrasmaketa profesionala nola kudeatzen duten hausnartzeko.

Jardunaldiaren amaieratik gertu, motxilan jada eramaten genituen ikaskuntza eta gogoeta ugarirekin, Mireia Escarré-ren – Marka pertsonaleko eta negozio-garapeneko estrategia aholkularia – txanda iritsi zen, Nor naiz eta nola komunikatzen dut ponentziarekin.

A.I.D.A komunikazio-ereduaren bidez, zure bezero potentzialekin konektatzeko aukeren inguruan aritu zen, marka-mezu gogoangarri eta zirraragarriak nabarmendurik.

Jardunaldia networking dinamikarekin eta azken zirkulu batekin itxi zen, sorkuntza eta ekintzailetza esperientzia horren ondoren bakoitzaren ondorioak partekatzeko eta adierazteko.

Networking online saioa martxoaren 23an

Jardunaldi presentzial hau baino hamar egun lehenago, HUBemprendedoerAs denboraldi honetako beste hitzordu garrantzitsu batekin gozatu ahal izan genuen: networking online saioa.

Oraingo honetan, online saiora konektatu ziren 22 parte-hartzaileei networkingeko hiru dinamika proposatu genizkien, non gai nagusia, berriz ere, ekintzailetzako emozioak izan ziren.

Izan ere, hauxe izan da 2022 denboraldiaren ardatz gisa aukeratutako gaia.

Hiru dinamiketan emozioen kudeaketa landu eta partekatu zuten beren enpresetan, emozioen, balioen eta sinesmenen ikuspegitik.

 

Eskerrik asko HUBemprendedorASen parte izateagatik

Eskerrik asko HubemprendedorAs denboraldi berri honetan parte hartu duzuen emakume guzti-guztiei. Partaidetza-proiektu honek, emakumeok emakumeentzat sortua, zu horren parte zarelako du zentzua. Eskerrik asko zure konpromisuagatik, zure inplikazioagatik, zure laguntzagatik eta presentziagatik.

Eskerrik asko posible egiteagatik.

 

Isabel Fernández de Ortega eta Mireia Escarré

HUBemprendedorAs 2022ren ekitaldi guztietarako sarbidea doakoa da Gipuzkoako Foru Aldundiko Partaidetza Departamentuaren laguntzari esker.

Impact Hub Donostian proposatzen ditugun berrikuntza eta jarduera guztien berri izan nahi baduzu, EMAN IZENA FORMULARIO HONETAN, eta HUBemprendedorASen newsletterrak jasoko dituzu.

 

 

Partekatu artikulu hau hemen Linkedin, Twitter, Facebook