Ez bizkortu, ekin Ze-laia!rekin
31 Urt 2024 | EkintzailetzaMartxan da eragin positiboa duen ekintzailetza programaren 3. edizioa
Impact Hub Donostiatik Ze-laia! ren 3. edizioa aurkeztu dugu, eragin positiboa bilatzen duen ekintzailetza programa; izen ematea zabalik dago negozioak beste modu batean egin daitezkeela sinesten duten personentzat.
Ze-laia! EZ da start-up azeleratzaile bat; ez horixe! alternatiba gisa, maila pertsonal-profesionala landu eta esperimentatzeko espazio bat proposatzen du, erritmo kontziente eta sentikorretik abiatuta.
Izen emate epea martxoaren 4a arte egongo da zabalik (15 plaza daude) eta programa apirilaren 8tik
uztailaren 22ra garatuko da. Prozesua guztiz doanekoa da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Departamentuaren laguntzari esker.
Banakako eta taldeko prozesua
Ze-laia!-ren prozesuak 3 fase jarraitzen ditu, ideiatik proiektuaren ekintza planera dijoana (kontzeptua, estruktura eta planifikazioa).
Esperientzia oso bat da, taldean eta indibidualki garatzen dena: alde batetik, ekintzaileek formakuntza eta praktika saioak izango dituzte taldean, haien proiektuen oinarriak 4 eragin ardatz nagusien arabera definitu eta garatzeko: ekonomikoa, soziala, ingurumena eta gobernantza. Beste alde batetik, tutoretza pertsonalizatuen bidez ekintzailetza proposamena garatzeko aukera izango dute, konfiantzazko profesional baten gidaritzarekin. Guztira, 60 ordu baino gehiago ekintzailetza prozesua gauzatzeko.
Azpimarratzekoa da talde sesioak astean behin garatuko direla, astelehenetan, 15:00etatik 18:00etara Impact Hub Donostian. Parte hartuko duten 15 ekintzaileek programak adierazitako egutegia bete beharko dute, eta aurreikusitako saioetara proaktiboki bertaratu, taldearen martxa ona errazteko.
Ezagutu programa osoa hemen.
Zalantzarik? Parte hartu online aurkezpenean
Online bidezko aurkezpen bat prestatu dugu, otsailaren 19an 15:00etan programa azaltzeko, zalantzak argitzeko eta aurreko edizioetako esperientziak partekatzeko asmoarekin. Interesa baduzu eman izena aurkezpenean inolako konpromisorik gabe; zure aukera izan daiteke!
Argi duzu? Eman izena Ze-laia!-n
Ze-laia! taldean izan behar zarela sentitzen baduzu, eman izena eta bidali zure proposamena galdetegi honen bidez. Zu ezagutzeko irrikitan gaude!