Gipuzkoako enpresak ez du konpromiso handirik arlo soziokulturalean eta ingurumenekoan

18 Urr 2022 | Impact Hub Donostia

Aurten Gipuzkoako Foru Aldundiaren Aniztasunari buruzko II. plana aurkeztu da. Foru Planari buruz egindako hausnarketetan nabarmendu zen Gipuzkoako hirugarren sektoreak eragin sozialarekin konprometitzeko eskatzen diola enpresa-sektoreari. Ez da nahikoa iraunkortasun-neurriak (soziala eta ingurumenekoa) sartzea enpresaren barruan; beharrezkoa da enpresatik kanpoko ingurunearekin inplikatzea.

Baina, nola dago gaur egun Gipuzkoako erakundeen enpresa-konpromisoa?, ON-hartu! proiektuaren esparruan, IHD-ek Mercatec ikerketa-enpresarekin lankidetzan sustatuta, Gipuzkoako gutxienez 20 langileko 600 enpresa baino gehiagori egin zaie kontsulta, eta emaitzak interpretatzeko modukoak dira, gutxienez. Kontua da edalontzia laurden bat baino gehixeago beteta edo ia hiru laurden hutsik ikustea. Kontsultatutako enpresen % 28k diote ekarpenen bat egiten dietela gizarte-, kultura- edo ingurumen-inpaktuko proiektuei.

Baina % hori esanguratsua dela badirudi ere, sakontzen denean ikusten da ekarpenak egiten dituzten enpresen % 80 kirol-proiektuetara joaten direla, % 44 gizarte-proiektuetara eta % 19 kultura-proiektuetara. Ingurumen-proiektuetarako ekarpenek ez dute ia presentziarik. Horrek esan nahi du gizarte-, kultura- eta ingurumen-arloko konpromisoa oso txikia dela gaur egun.

Impact Hub Donostiak, eragin positiboarekin konprometituta, lanean jarraituko du emaitza hobeak lortzeko pixkanaka, ON-hartu! bezalako proiektuekin eta erakundeak eta enpresak eraldatzea bilatzen duten beste proiektu askorekin.

 

Partekatu artikulu hau hemen Linkedin, Twitter, Facebook