Impact Hub Donostiak eta Ukolektiboak Jane ´s Walk hurrengo ibilbidera gonbidatzen zaituzte, maiatzaren 7an, Intxaurrondon. Hiriko bosgarren auzorik jendetsuena da. Intxaurrondo bere topografiagatik eta azpiegiturengatik (mugak) markatuta dago, eta hauek osatzen dituzten bide eta trenbidearengatik: Intxaurrondo Zaharra, Berria, Iparraldea eta Hegoaldea.

Baserri eta eraikin sakabanatuak ditu, Intxaurrondo kalean bakarrik multzokatuta (Pasaia eta Donostia arteko bideari lagunduz). Bere hazkuntza aro garaikean izan zuen, 60. urtetik gaur egun arte, eta finkatu egin da, bai bizitegi-eraikuntzari dagokionez, bai gizarte-ehunari dagokionez.

Eraikin mota ugari bisitatu ahal izango ditugu, bloke isolatuetatik, etxadi itxietara eta familia bakarreko etxebizitzetara, eta bide batez plaza eta kale mota desberdinak biziko ditugu.

 

2022ko MAIATZAK 7 LARUNBATA: JANEN IBILALDIA INTXAURRONDON 

9:30 Euskotrenetik irteera Sagastiederren 

10:30 Bolatoki Zarategi Pasealekua

11:30 Garroko Zubia

12:00 RENFEko geltokia 

12:30 Ategorrietako ordularia

13:00 Zarategi pasealekua. Salesiarrak

13:00 Agurra Sagastiederren

 

Ibilibdean parte hartzea doanekoa da eta ez duzu aurretik izenik eman behar. Gainera, ez duzu ibilbidea hasieratik egin beharrik; hobekien datorkizun puntuan gehitzeko aukera duzu.

Espero zaitugu!

Jane-ren ibilaldiari buruz

Janeren Ibilaldiak edo Jane’s Walk Jane Jacobs hirigile aktibistan inspiratutako hiritar mugimendu bat da.

Maiatzeko lehen asteburuan burutzen da (bere jaiotze urteurrenarekin batera) eta txango hauen helburua jendea elkartzeko marko aproposa sustatzea da, euren komunitateko istorioak konpartituz, hiria exploratuz, eta auzokideekin konektatuz.

Jane Jacobs kanadiar aditu eta urbanistaren lagunek 2007an eman zioten hasiera ekitaldi honi. Ibilaldiak exponentzialki hazten joan dira, lehen urteko 27 ibilaldietatik gaur egungo 500 ibilaldi baino gehiagotara igaroz mundo osoko — Berlinetik New Yorkera eta Sao Paulotik Tel Avivera — 75 hiri eta 16 estatu ezberdinetan zehar.

Ibilaldiak doakoak dira, eta bere helburua soilik hiriko zoko ezberdinetaz jabetzea eta gure auzoei bizipoza ematen dioten jendea ezagutaraztera ematea da, jakinmin estrategiko edota turistikoa alde batera utzita.

 

Informazio gehiago: www.janeswalkdonostia.com