HUBemprendedorAs 2023

Proiektua | Ekintzailetza
HUBemprendedorAs 2023

Datuak

Edizioa:
6. edizioa
Sustatzailea:
Impact Hub Donostia |
Babeslea:
Donostiako Udalaren partaidetza saila

Ekintzailetza eta eraldaketa

Emakume ekintzaileen sarea bere seigarren edizioarekin itzuli da, ekintzailetza  eta aldaketa kontziente eta iraunkorraren kudeaketan zentratuta.

Beste batzuetan bezala, bi topaketa izango ditugu: lehena, azaroaren 24an, online topaketa saio batekin, 12: 30etik 14: 00etara; eta bigarrena, abenduaren 2an, larunbata, formakuntza eta parte-hartze jardunaldi batekin, Impact Hub Donostian, 10:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:30era.

PROGRAMA OSOA HEMEN

Nola egiten diezu aurre eta nola esperimentatzen dituzu aldaketak ekintzaile gisa? Bat-batean harrapatzen zaituzte? Erresistentzia handiei aurre egiten diezu? Edo, aitzitik, zure bideari intentziorik jartzen al diozu? Zentzua aurkitzen al diozu zure bizi uneari, soberan dagoena askatuz eta etorri behar denari lekua utzita?

Ekintzaileak garen aldetik, hamaika ziurgabetasun eta aldaketa inkontziente/kontziente bizi behar ditugu, eta etapa, eredu, emozio eta erabaki ugari igaro behar ditugu.

Impact Hub Donostian emakume profesionalen sare hori indartzera bideratuta jarraitzen dugu, elkarsorkuntza sustatzeko eta negozio-ereduak garatzeko eta eragin positiboa bultzatzeko laguntza partekatzeko ilusioz. Oraindik ez baduzu komunitatea ezagutzen, 2022ko edizioarekin deskubritzera animatzen zaitugu.

EMAN IZENA HEMEN

Espero zaitugu!

  • Azaroaren 24a (online). 12:30etik 14:00etara. Emakume ekintzaileen komunitatearekin konektatuko gara, aldaketa-ereduak ezagutzeko, gure esperientzia kokatzeko eta ikaskuntzak eta kezkak partekatzeko.
  • Abenduaren 2a. Impact Hub Donostia, 10:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:30era. Emakume ekintzaileen ikaskuntza praktiko eta partekatuaren topaketa. Bertan, aldaketa-prozesu kontziente eta iraunkorrak aztertuko ditugu. Gonbidatuak izango ditugu eraldaketa iraunkorrari buruz hitz egiteko, hiru ardatzetan oinarrituta:

    Isabel Fernandez de Ortegak eta Aida Soloresek, Impact Hub Donostiatik, bideraturiko espazioa. Esperientziak, erresistentziak eta aldaketa-erronkak partekatuko ditugu, eta gure asmoa eta hurrengo urratsak bideratuko ditugu.

    Azken topaketa hau interesatzen bazaizu, egun osoan parte har dezakezu, edo soilik goizez edo arratsaldez. Eta nahi baduzu, networking formatuan bazkaltzera animatzen zaitugu (tokia eta prezioa zehaztear). Espero zaitugu!

HUBemprendedorAs 2023
¡Descubre HUBemprendedorAs!