HUBEmprendedorAs 2026
Proiektua | Ekintzailetza
Datuak
Edizioa:
9. edizioaAntolatzailea:
Impact Hub Donostia |Babesleak:
Donostiako Udalaren berdintasun saila / 2030 Bonoak programaDatak:
Azaroak 4 eta 14Osasun ekintzailea: badago hazteko beste modu bat
Badator emakume ekintzaileen sarea, osasuna erdigunean jarrita. Bederatzigarren edizio honetan gelditzeko, gure arteko begiradak konektatzeko, kolektibotasunetik elikatzeko eta gure proiektuak hazteko beste modu batzuk ezagutzeko espazio atsegin bat proposatuko dugu.
Sentitu, bizi eta harremantzen diren ekintzaile eta proiektuei zuzenduriko topaketa. Elkarri begiratu eta entzuteko, esperientziak partekatzeko eta gure egoerari eta proiektuen osasunari atentzioa jartzeko.
Ekitea gure bizitzaren parte delako: gure gorputza, emozioak eta harremanak zeharkatzen ditu, baita etorkizuna irudikatzeko dugun sormena ere
Badago ekiteko beste modu bat. Eta elkarrekin esploratu nahi dugu.
Partekatu, ikasi eta esploratzeko 2 saio:
- Azaroak 4 · KONTSULTORIOA. 12:30 – 14:00 (Online). HUBemprendedorAs kontsultorioa estreinatuko dugu. Ekintzaile gisa dugun osasunari arreta jartzeko geldialdi bat.
- Azaroak 14 · OSASUN EKINTZAILEA. 11:00 – 17:00 (Presentziala). Ekintzailetzan hazteko modu osasungarriagoak esploratzeko jardunaldi praktiko eta parte hartzailea. Gorputza, harremanak, emozioak eta proiekzioa.
*Plaza muhatuak
LASTER PROGRAMA OSOA
Impact Hub Donostian jarraitzen dugu emakume profesionalen sare hau indartzen, ilusioz sortzen eta elkarri babesa eskaintzen negozio-ereduak garatzeko eta inpaktu positiboa bultzatzeko. Oraindik ez baduzu komunitatea ezagutzen, animatu 2025ko edizioarekin deskubritzera.
*Doaneko programa, Donostiako Udalaren Bedintasun Sailaren eta Eusko Jaurlaritzaren “Agenda 2030 Bonuak” programaren babesari esker.


Aurrerapen bat
Azaroaren 14an, 11:00etatik 17:00etara, HUBemprendedorAs jardunaldia proposatzen dizugu: pertsona inspiratzaileak, hausnarketarako espazioak eta geure burua hobeto ezagutzeko, harremanak lantzeko eta modu osasuntsuan hazteko praktikak. Hona hemen aurrerapen bat:
- Sirah Badiola –Gorputzera itzultzea: presentzia, erregulazioa eta sormena: Ekintzailetzaren etengabeko jardunean, arnasa nola hartzen dugun, zenbat tentsio pilatzen dugun edo noiz behar dugun atsedenaldi bat ohartzeari utz diezaiokegu. Gorputzera itzultzeak gure egoera ezagutzeko eta geure burua erregulatzeko, energia zaintzeko eta sormenari lekua egiteko baliabideak aurkitzen laguntzen digu. Sirah Badiola psikologoak, dantza garaikideko dantzariak, hezitzaile somatikoak eta Feldenkrais metodoko irakasleak bere metodo propioa proposatzen du: Danza Presencia. Gorputz-sentsazioei arreta jarriz eta mugimenduaren bidez, nerbio-sistemaren erregulazioa, sentitzearen eta jardutearen arteko lotura eta aldaketen eta erronken aurrean sortzeko, erabakitzeko eta ekiteko modu berriak aztertuko ditugu.
- Alimentando Vínculos – Errezeta-liburua ziurgabetasun garaietan: Zer behar dugu proiektu bati eusteko? Errezeta bat ez dago osagaien menpe soilik: denbora, zaintza eta dena gerta dadin ahalbidetzen duten baldintzak ere behar ditu. Saio honetan, elikadura abiapuntu hartuta, ekintzailetzaren bidea aztertuko dugu. Gure osagai propioetatik abiatuta —ezagutzak, esperientziak, baliabideak, harremanak eta nahiak—, errezeta-liburu kolektibo bat sortuko dugu, elkarrekin sortzeko, partekatzeko eta elkarri eusteko beste modu batzuk irudikatzeko.
- Etxeko mokadutxoa eta saltsa pixka bat.
- Alexa Dacier –Ekin osasun mentala galdu gabe: Psikologiaren, hausnarketaren eta idazketa terapeutikoaren bidez, frustrazioari nola aurre egin, ziurgabetasunarekin nola bizi, gure alarma-seinaleak nola identifikatu, mugak nola ezarri eta gainezka egin aurretik laguntza eskatzen nola ikasi aztertuko dugu. Ekiteak geure burua zaintzen ikastea, gure beharrak ezagutzea eta une oro ezin dugula guztiarekin ulertzea ere esan nahi duelako. Zure proiektuak haztea merezi du, baina ez zure osasun mentalaren kontura.
- Kate Maxey / Brujería Californiana – Aldareak. Argitu zure sortzaile-ahalmena: Aldareak maite dugunaren eta sakratutzat jotzen dugunaren ispilu dira. Argitasuna eta barne-koherentzia ekar diezazkigukete, gure idealak, helburuak, nahiak eta ametsak agerian utziz. Gure arbasoekin, naturarekin eta geure egiarekin konektatzera gonbidatzen gaituzte. Zure espazio pertsonalean edo partekatuan aldare bat sortzea urrats eder eta indartsua da eguneroko praktika espiritual bat ezartzeko. Asmoz eta intuizioz jarduten dugunean —gure sormenak eta bihotzak gidatzen gaituztela—, indarra ematen digun zerbait sortzen dugu, gure bidea ere argitzen duena.
- Eta askoz gehiago!
