HUBemprendedorAs 2024
Proiektua | EkintzailetzaDatuak
Edizioa:
7.edizioaSustatzailea:
Impact Hub Donostia |Babeslea:
Donostiako Udalaren Berdintasun sailaLidergo (in)kontziente, umoretsua!
Emakume ekintzaileen sarea zazpigarren edizioarekin dagor, umorez jantzitako lidergo (in)kontzientea ardatz gisa hartuta.
Beste batzuetan bezala, bi topaketa izango ditugu: lehena, azaroaren 14an, online saio batekin, 12:30etik 14:00etara; eta bigarrena, azaroaren 30ean, larunbata, jardunaldi parte-hartzaile batekin, Impact Hub Donostian, 10:15etik 17:30era.
Txosten, tailer eta networking praktika inspirazionalak izango ditugu lidergoaren kontzeptu tradizionala deseraikitzeko eta geure jatorrizko estiloak esperimentatzeko. Patroiei atseden hartzen uztera gonbidatzen zaitugu, zure esentzia ekintzailearekin konektatzeko eta zure potentzial handiena askatzeko. Aurten umore onez konektaturko gara, “maskarak” kendu eta lidergo partekatu bat berreraikitzeko emakume ekintzaile, kontziente eta inkontziente gisa.
Impact Hub Donostian emakume profesionalen sare hau indartzera bideratuta jarraitzen dugu, baterako sorkuntza sustatzeko eta eragin positiboa duten negozio-ereduak garatzeko ilusioarekin.
Espero zaitugu!
- Azaroaren 14a (online). 12:30etik 14:00etara. Emakume ekintzaileen komunitatearekin konektatuko gara, lidergoaren erronka eta behar nagusiak partekatzeko.
- Azaroaren 30a. Impact Hub Donostia, 10:15etik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era. Emakume ekintzaileen topaketa, non gure lidergo-modu kontzienteak eta inkontzienteak aztertuko ditugun, umorez!
Honako gune, gai eta hizlari hauek izango ditugu (nahiz eta guztiak eguneko protagonistak izan):
- Benetako lidergoa: aurkitu eta eraiki zure lidergo-estiloa. (María Díez): Lidergo estereotipatua deseraikitzen dibertitzeko tailerra, berezko lidergo-estilo natural eta kontziente batekin arakatu, deskubritu eta konektatzen dugun bitartean. Bertan, gure indargune batzuk identifikatuko ditugu, eta horiek benetan eta eraginkortasunez gidatzeko nola erabil daitezkeen ikusiko dugu.
- Indartu zure lidergoa zure buruarengan konfiantza izanez (Aitziber Eguskiza): Antzerkiko eta gorputz-adierazpeneko teknikak eta jolasa erabiliko ditugu, haiekiko eta taldearekiko konfiantza lantzeko.
- Botere eta emakume basatia (Carlota Alfaro): Lantegi honetan, denok barruan daramagun botere pertsonalaren eta emakume basatiaren arteko harremanaz hitz egingo dugu. Ikusiko dugu egungo lidergo-ereduak ez digula uzten gure emakume basatiarekin bat etorriz bizitzen, eta zikloekiko loturak nola aska dezakeen. Gure lidergo-boterea berreskuratzen lagunduko digun meditazio gidatu batekin amaituko dugu.
- Lidergoa umorez: Nola dantzatu oztopoekin, nola bihurtu estropezuak aukera eta kaos ekintzailea irribarre (Sofia Facal): Tailer honetan aztertuko dugu umorea nola izan daitekeen tresna ahaltsua erronkei aurre egiteko, akatsetatik ikasteko eta beste emakume ekintzaile batzuekin konektatzeko eta gure sarea sendotzeko. Ariketen eta hausnarketen bidez, umorea gure egunerokotasun ekintzailean nola txertatu ikasiko dugu, oztopoak aukera bihurtuz eta gure lorpenak gure ezaugarri den alaitasunarekin ospatuz.
- Networking gunea eta emakume ekintzaileen ospakizuna
Eta, gainera… gera zaitez dastatzen bi emakume ekintzailerekin egiten dugun topaketa, umore onez, “irrikaz” eta “buena onda” jaten eta edaten emango digutenak. Bazkaltzen geratzen bazara, adierazi formularioan, mesedez. Prezioa 15-20 euro ingurukoa izango da.
- Vinos Buena Onda: Ardo naturaletan espezializatutako banatzailea, tokiko ekoizle txikiak Donostiaren bihotzarekin konektatzearekin konprometitua. Mahats ekologikoak landatzen dituzten eta esku-hartze kimikorik gabeko ardoak ekoizten dituzten upeltegiekin soilik lan egiten dugu, lurraren benetakotasuna eta ardogintza-prozesu naturala errespetatuz.
- Irrika Gluten Free. Glutenik gabeko gozogintza eta okintza osasungarria, produktu ekologikoak eta Km0 erabiliz, bizitzako plazer txikiak pertsona guztien eskura jartzeko helburuarekin. Beti eskuz, maitasunez eta “irrika” handiz.