Ze-laia!

Proiektua | Ekintzailetza
Ze-laia!

Ze-laia!

Impact Hub Donostiaren densifikatzaile programa:
2. edizioa
Sustatzailea:
Impact Hub Donostia |
Laguntza:
#EkonomiaSustapena Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentua
Datak:
Apirila - Uztaila 2023

Ze-laia!

Ze-laia! Impact Hub Donostiaren inpaktu-ekintzailetzako programa da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntzarekin garatuta. Programak 3 hilabeteko iraupena du eta gizartean eta ingurumenean eragiten ari diren ekintzaileei zuzenduta dago.

Azelerazio-programa batetik urrun, Ze-laia! 15 proiektu profesional gauzatzeko sustraitze, ideiak gauzatze, ekintza eta praktikan jartzeko programa bat da.

Zurekin bat egiten duen espazio profesionala sortzen lagunduko zaitugu.

Programa

2023ko apirilaren 17tik uztailaren 20ra arte lan egingo dugu zure proiektu profesionala eraikitzeko, 3 geruza hauetan: kontzeptua, egitura eta ekintzak, 3 inpaktu-arlotan: ekonomikoa, humanoa eta ingurumenekoa, eta 3 hazkuntza-tresna mota erabiliz: ikerketa/ezagutza, giza trebetasunak eta trebetasun profesionalak.

Zure bizitzarekin uztar dezakezu, astean arratsalde batez egongo baikara, tutoretza pertsonalekin, banakako eta taldeko mentoriekin eta trebatzeko eta inspiratzeko tailerrekin. Guztira, aurrez aurreko, banakako eta partekatutako 65 lanordu baino gehiago.

Guztia Impact Hub Donostiak Tabakaleran duen ekintzailetza-gunean. Bertan, SORKIDE lanaren onurak biltzen dituen lan-espazio bat eskaintzen dizu.

DESKARGATU PROGRAMA

Ze-laia!

Zure aukera da

Zure proiektu profesionala sortzea eta horretaz gozatzea erabakitzen baduzu, hau da zure programa.

Ze-laia! eskuratzeko baldintzak hauek dira:

· Gipuzkoan bizitzea.

· Graduko edo LHko ikasketak amaituta izatea.

· Proiektu profesional bat buruan, hasiberria edo martxan izatea.

· Proiektuaren kontzeptua, egitura eta eragina eraldatzeko prest egotea.

· Zuretzat lan egiteko prest egotea, zure proiektua gauzatzeko denbora eta ahalegina eskaintzea.

Ze-laia!

Ze-laia! bidelagunak

Ze-laia! ko taldea 10 urtetik gorako esperientzia duten pertsonek osatzen dugu, merkatuen ikerketan, taldeentzako mentoringean, ekintzaileentzako coaching-ean, coaching pertsonalean, ekonomia zirkularrean, erakunde osasungarrietan eta eragin positiboa duten beste proiektu eraldatzaile batzuetan.

· Nerea González – Proietu eta ekoberrikuntza arduraduna Impact Hub Donostia

· Josune Razkin – Zuzendaria Mercatec.

· Ricardo Ruiz – Kalitate mentala eta erakunde ongizatea

· Kaisu Tuominiemi –  Mondragon Team Academy at Travelling University.

 

Ze-laia!

Informazio gehiago