HUBemprendedorAs 2025

Proiektua | Ekintzailetza
HUBemprendedorAs 2025
Edizioa:
8. edizioa
Aurreko edizioak
Sustatzailea:
Impact Hub Donostia |
Babesleak:
Departamento de Igualdad Ayuntamiento Donostia / San Sebastián | Agenda 2030 Bonuak

Dibertsitatea eta boterea: inspiratzen eta eraldatzen duten aliantzak

Emakume ekintzaileen sarea berriro dator, eta ez nolanahi. Zortzigarren edizio honetan espazio eta programa bat proposatzen dizuegu konektatzeko, baina baita ere aurre egiteko, esploratzeko eta aniztasunetik eta boteretik eraldatzeko. Diskurtso ezarrietatik harago joan nahi duten emakume ekintzaileentzat topaketa bat, diferentzia, frikzioa eta boterea benetako aldaketarako motor izan daitezkeela esperimentatzeko. Parte hartu nahiko zenuke?

Hitzaldi kritikoen, gorputz-lanaren, prozesu sortzaileen eta konexio-guneen bidez, pluraltasunetik berriz pentsatuko dugu boterea:

  • Ezarritakoa zalantzan jartzen duten esperientzietan inspiratzea.
  • Gorputzarekin berriz konektatzea, deserosotasuna sostengatzeko eta potentzia bihurtzeko.
  • Aniztasunetik sortzea, lur emankor gisa.
  • Sare eta aliantza zintzoagoak eta eraldatzaileagoak ehuntzea.

Beste batzuetan bezala, bi topaketa izango ditugu:

  • Lehenengoa, urriaren 17an, online saio bat, 12:30etik 14:00etara.

  • Bigarrena, urriaren 25ean, larunbata, jardunaldi formakuntza- eta partaidetza-izaerakoa, Impact Hub Donostian, 10:15etik 17:30era.

Argi baduzu, ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA. Zurekin jarriko gara harremanetan topaketei buruzko xehetasun gehiago emateko eta motorrak berotzen hasteko.

*Doaneko programa, Donostiako Udalaren Bedintasun Sailaren eta Eusko Jaurlaritzaren “Agenda 2030 Bonuak” programaren babesari esker. 

PROGRAMA OSOA

Impact Hub Donostian jarraitzen dugu emakume profesionalen sare hau indartzen, ilusioz sortzen eta elkarri babesa eskaintzen negozio-ereduak garatzeko eta inpaktu positiboa bultzatzeko. Oraindik ez baduzu komunitatea ezagutzen, animatu 2024ko edizioarekin deskubritzera.

IZENA EMAN HEMEN


 

Espero zaitugu!

  • Urriaren 17a (online). 12:30etik 14:00etara.
    Emakume ekintzaileen komunitatearekin konektatuko dugu, aniztasunetik elkar ezagutzeko eta gure berezitasunekin eta botereekin bat egiteko.
  • Urriaren 25a. Impact Hub Donostia. 10:15etik 13:30era eta 15:00etatik 17:30era (ordutegia baieztatzeke).
    • Alba Fernandez – Singularitatea indar kolektibo gisa
    • Colectiva FEMIA – Iruditeriak deseraikiz: IAren aurreiritziak eta narratiba feministak
    • La tía Lauri – Clown que alimenta
    • Ido Tellería – Argazkia eta ahalduntzea: irudi pedagogikoaren bidezko autogarapena
    • Ageda Blasco – Frikzioaren somatika: ez gara berdinak. Aniztasun edulkoratutik pluraltasun kritikora

PROGRAMA OSOA

Espazio aktibo eta bizi bat proposatzen dizuegu: konektatzeko, baina baita ere aurre egiteko, esploratzeko eta eraldatzeko aniztasunetik eta boteretik. Topaketa hau diskurtso ezarrietatik harago joan nahi duten emakume ekintzaileentzat da, diferentzia, frikzioa eta boterea benetako aldaketarako motor bihurtu daitezkeela esperimentatzeko.

EMAN IZENA

 

HUBemprendedorAs 2025

Aurrerapen bat

Urriaren 25ean HUBemprendedorAs jardunaldian pertsona inspiragarriak, hausnarketa espazioak eta gure singulartasunetik elkar ezagutu eta kolektiboan aktibatzeko aukera izango dugu. Hizlari batzuen aurrerapena uzten dizuegu:

  • Alba Fernandez – Singularitatea indar kolektibo gisa: Gorputz bakoitza, keinu bakoitza, izateko modu bakoitza sormen kolektiboaren motorra da. Saio honetan mugimendua eta gorputza esploratuko ditugu gure singularitatea adierazi eta baloratzeko, inguruan dugun aniztasuna estimatzen dugun bitartean. Gure desberdintasunak kontzienteki uztartzean, komuna indartu egiten da, pluraltasunaren edertasuna eta eraldatze-indarra agerian utziz. Aniztasunak elkarrekin sentitzera, pentsatzera eta jardutera bultzatzen gaitu, harremantzeko eta etorkizun posibleak irudikatzeko modu berriak aurkituz.
  • Colectiva FEMIA – Iruditeriak deseraikiz: IAren aurreiritziak eta narratiba feministak: Tailer kolektiboa, adimen artifizialei buruzko narratibak esploratzeko eta IAek irudiak nola sortzen dituzten, zer aurreiritzi errepikatzen dituzten eta zein ondorio dituzten aztertzeko. Zuzeneko esperimentazioaren bidez, iruditeria murriztaileak deseraikiko ditugu eta teknologia hauen potentzial feministari buruzko galdera irekiko dugu.
  • La tía Lauri – Lapikotik eszenatokira. Irakiten ari den lapiko bat gara; bertan sartzen dugun osagai bakoitzak gure errezeta hobetzen du, zapore desberdinak gehitzen ditu, gauzen gaineko gure ikuspegia zabaltzen du eta egunero agertoki ezberdin batera igotzeko indarra ematen digu.
  • Ido Telleria – Argazkia eta ahalduntzea: irudi pedagogikoaren bidezko autogarapena: Argazkia, argi eta itzalez sortutako irudia, modu pedagogikoan erabiltzen da ahalduntze-prozesuak bultzatzeko. Argazkitutako irudiaren bitartez komunikatzeaz gain, irudi horretan zer, nor, non, nora, nondik, norekin, zergatik… galderei erantzuten dieten elementuak identifikatzea eta biltzea posible egiten du.
  • Ageda Blasco –Frikzioaren somatika: ez gara berdinak. Aniztasun edulkoratutik pluraltasun kritikora. Diferentzia ez da apaingarri hutsa edo eslogan motibatzaile bat: gorputzean bizi dugu, lan merkatuan jokatzen da eta botere harremanetan hierarkizatzen da. Ikuspegi kritiko batetik, frikzio puntuak iparorratz gisa har ditzakegu: geldiarazteko, galderak egiteko eta aginte patriarkal eta neoliberalei aurre egiteko. Nolako harremanak nahi ditugu, lanean eta kanpo? Zer behar dugu gure ekintzailetzan zaintza hitzak benetan ikuitu gaitzan?Frikzioaren somatikak hausnarketa eta praktika gorputzaren bidezko espazio bat proposatzen du: diferentziaren zakartasunarekin adiskidetzeko, deserosoa den hori sistemaren mesederako leundu beharrean. Deserosotasuna lur emankor bihurtu dezakegu, emakume* ekintzaileon artean sare zintzoagoak ehuntzeko.
  • Eta askoz gehiago!
HUBemprendedorAs 2025