HUBEmprendedorAs 2026

Proiektua | Ekintzailetza
HUBEmprendedorAs 2026

Datuak

Edizioa:
9. edizioa
Aurreko edizioak
Antolatzailea:
Impact Hub Donostia |
Babesleak:
Donostiako Udalaren berdintasun saila / 2030 Bonoak programa
Datak:
Azaroak 4 eta 14

Osasun ekintzailea: badago hazteko beste modu bat

Badator emakume ekintzaileen sarea, osasuna erdigunean jarrita. Bederatzigarren edizio honetan gelditzeko, gure arteko begiradak konektatzeko, kolektibotasunetik elikatzeko eta gure proiektuak hazteko beste modu batzuk ezagutzeko espazio atsegin bat proposatuko dugu.

Sentitu, bizi eta harremantzen diren ekintzaile eta proiektuei zuzenduriko topaketa. Elkarri begiratu eta entzuteko, esperientziak partekatzeko eta gure egoerari eta proiektuen osasunari atentzioa jartzeko.

Ekitea gure bizitzaren parte delako: gure gorputza, emozioak eta harremanak zeharkatzen ditu, baita etorkizuna irudikatzeko dugun sormena ere

Badago ekiteko beste modu bat. Eta elkarrekin esploratu nahi dugu.

Partekatu, ikasi eta esploratzeko 2 saio:
  • Azaroak 4 · KONTSULTORIOA. 12:30 – 14:00 (Online).  HUBemprendedorAs kontsultorioa estreinatuko dugu. Ekintzaile gisa dugun osasunari arreta jartzeko geldialdi bat.
  • Azaroak 14 · OSASUN EKINTZAILEA. 11:00 – 17:00 (Presentziala). Ekintzailetzan hazteko modu osasungarriagoak esploratzeko jardunaldi praktiko eta parte hartzailea. Gorputza, harremanak, emozioak eta proiekzioa.

ZURE PLAZA

LASTER PROGRAMA OSOA

Impact Hub Donostian jarraitzen dugu emakume profesionalen sare hau indartzen, ilusioz sortzen eta elkarri babesa eskaintzen negozio-ereduak garatzeko eta inpaktu positiboa bultzatzeko. Oraindik ez baduzu komunitatea ezagutzen, animatu 2025ko edizioarekin deskubritzera.

EMAN IZENA

*Doaneko programa, Donostiako Udalaren Bedintasun Sailaren eta Eusko Jaurlaritzaren “Agenda 2030 Bonuak” programaren babesari esker. 

HUBEmprendedorAs 2026
HUBEmprendedorAs 2026