U.Lab 2025

Proiektua | Erakunde eraldaketa
U.Lab 2025
Edizioa:
11
Aurreko edizioak
Sustatzailea:
Impact Hub Donostia |
Babeslea:
Gipuzkoako Foru Aldundiko Partaidetza saila
Hasiera data:
Urriak 8

Sortzen ari den etorkizunetik lideratzeko esperientzia

U.Lab norberaren, kolektiboaren eta sistemaren eraldaketarako bidaia da, kontzientziadun lidergoa eta inpaktua duen berrikuntza bultzatzen dituena.
MITeko Presencing Institute-ren U Teorian oinarrituta, laborategi honek helburuarekin konektatzeko eta kontzientzia berritu batetik jarduteko espazio seguru, ausart eta sortzaile bat eskaintzen du.

U.Lab-en parte hartzea hau da:

  • Pentsatzeko eta jokatzen ohiko moduak askatzea
  • Norbere buruari, besteei eta sistemari sakontasunez entzutea
  • Intuizioarekin eta borondatearekin konektatzea egoera berria ager dadin
  • Ideiak kristalizatzea, egiteko modu berriak islatzen dituzten prototipoen bidez

2025eko irailean abiatuko dugu 11. edizioa, doan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Partaidetzarako Sailaren babesari esker. Ikastaroa urriaren 8tik azaroaren 26ra egingo da, asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara, Impact Hub Donostian.

✔️ Ikus hemen ikastaroaren egutegia.

✔️ Irailaren 24an, 17:00etan, online aurkezpen bat egingo dugu: programaren nondik norakoak ezagutu, zalantzak argitu eta beste parte-hartzaile batzuekin konektatzeko. Gorde zure lekua.

✔️ Argi duzu? Izena eman U.Lab 2025ean. Eman izena

 

U.Lab 2025

Bai. Ikastaro hau zuretzat da, baldin eta...

  • Eragina duen proiektu bat zuzentzen baduzu (edo hasi nahi baduzu), ekimen ekintzaile bat edo aldaketa-prozesu bat zure erakundean edo komunitatean.
  • Zure balioekin koherenteagoa den lan egiteko modu bat bilatzen baduzu: gizatiarragoa, eraldatzailea eta helburuarekin konektatua.
  • Lidergo kontzientea garatu nahi baduzu, hala nola entzute sakona, elkarrizketa sortzailea edo prototipo arinak.
  • Aldaketa profesional edo bizitzako une batean bazaude, eta zure tokia munduan begirada osoago batekin esploratu nahi baduzu.

✔️ Ikus hemen ikastaroaren egutegia.

✔️ Irailaren 24an, 17:00etan, online aurkezpen bat egingo dugu: programaren nondik norakoak ezagutu, zalantzak argitu eta beste parte-hartzaile batzuekin konektatzeko. Gorde zure lekua.

✔️ Argi duzu? Izena eman U.Lab 2025ean. Eman izena

U.Lab 2025

Entzute sakonetik helburudun ekintzara

U.Lab saioak asteazkenetan izango dira, 17:00etatik 19:00etara Impact Hub Donostian, eta etapa desberdinez osatutako ibilbide gisa diseinatuta daude: entzute sakonetik zentzua duten ekintzetara.

Horrez gain, U-School eta MIT-ek eskaintzen duten nazioarteko ikastaroarekin osatu ahal izango duzu esperientzia: U.Lab: Leading from the Emerging Future

Hurrengo datak zure agendan gordetzea gomendatzen dizugu.
Saio presentzialetan aktiboki parte hartzea funtsezkoa da taldearen eta prozesu kolektiboaren garapenerako.

Aurkezpen irekia (online)

  • Irailaren 24a | 17:00–18:00Informazio-saioa: ezagutu programa, argitu zalantzak eta entzun aurreko edizioetako parte-hartzaileen testigantzak.

Sesio presentzialak – Impact Hub Donostia | 17:00–19:00

  • Urriak 8Elkarrekin hasi.
  • Urriak 15Elkarrekin sentitu
  • Urriak 22Taldeko praktika*
  • Urriak 29Elkarrekin presentziatu
  • Azaroak 5Elkarrekin presentziatu
  • Azaroak 12Kristalizatu
  • Azaroak 19Taldeko praktika*
  • Azaroak 26Elkarrekin eboluzionatu

* Talde-praktikako saioak parte-hartzaileen artean autokudeatuak dira, eta Teoria U-ren tresnak, ideiak eta prototipoak elkarrekin esperimentatzeko aukera ematen dute.

✔️ Ikus hemen ikastaroaren egutegia.

✔️ Irailaren 24an, 17:00etan, online aurkezpen bat egingo dugu: programaren nondik norakoak ezagutu, zalantzak argitu eta beste parte-hartzaile batzuekin konektatzeko. Gorde zure lekua.

✔️ Argi duzu? Izena eman U.Lab 2025ean. Eman izena

U.Lab 2025
U.Lab 2025

Etengabeko aldaketak lideratu

Otto Scharmerrek MITen garatu zuen U Teoria, Presencing Institute-ren bidez, eta aldaketa sakoneko prozesuak gidatzeko erreferentziazko markoa da — maila pertsonalean, antolakuntzazkoan edo sistemikoan. Oinarri sendo bat du: sistema eraldatzeko, lehenik eta behin perspektiba aldatu behar dugu.

Ikuspegi honek praktika kontenplatiboak, talde-dinamikak, esperientziazko ikaskuntza eta berrikuntza sozialeko tresnak uztartzen ditu. Ez da ikastaro teoriko bat, esperientziatik abiatuta eraldatzeko gonbidapena da.

U KAXA: eraldaketarako tresna

Impact Hub Donostiatik sortu dugu U Kaxa, baliabide fisiko eta metodologiko bat, U prozesuan laguntzeko tresnak, testuinguru lokalera egokituak. U Kaxak honako hauek biltzen ditu:

  • Bideo erraztaileak, bidaiko etapa bakoitzerako.
  • Fitxa praktikoak, entzute sakona, journaling-a, co-sentitzea edo prototipatzea lantzeko.
  • Elementu bisual eta dinamikoak, prozesuaren ulermen kolektiboa indartzeko.

✔️ Ikus hemen ikastaroaren egutegia.

✔️ Irailaren 24an, 17:00etan, online aurkezpen bat egingo dugu: programaren nondik norakoak ezagutu, zalantzak argitu eta beste parte-hartzaile batzuekin konektatzeko. Gorde zure lekua.

✔️ Argi duzu? Izena eman U.Lab 2025ean. Eman izena

Agenda

Formakuntza
U.Lab 2025
U.Lab 2025

2025eko irailean abiatuko dugu 11. edizioa, doan. Urriaren 8tik azaroaren 26ra egingo da, asteazkenetan...

Urriak 8
17:00-19:00
U kaxa