ZEIN LIDERGOTZA MOTA BEHAR DUTE GURE ERAKUNDEEK?
16 Mai 2022 | Impact Hub DonostiaAurreko maiatzaren 12an ERALDALAN 2022 lehen topaketa ospatu genuen, gizartearen aldaketetara egokitzeko behar dugun lidergotza motaren inguruan hausnartzeko helburuarekin.
Jardunaldia Isa Campo Fernández-ekin ireki genuen, El Camino del Elder-eko aholkularia eta bideratzailea; Isak gaur egungo erakundeetan oso presente dauden lidergo ereduen mugen inguruan kontzientzia hartzen lagundu zigun. Gainera, lidergotza bideratzailearen giltzarri batzuk ekarri zituen, taldeen aldaketa egokitzapena errazten duen lidergotza kontzientea eta eraldatzailea.
Hori hasiera txiki bat besterik ez zen izan. Hausnarketa talde txikiak egin genituen gure erakundeetan dauden edo ez dauden lidergotza bideratzaile kasuetan sakontzeko. Eta azken ondorio bilketa batean, lidergo molgagarri eta eraldatzaile batek bete beharko lituzkeen oinarriak kontuan izanda, ideia ezberdinak partekatu genituen: ezberdintasunen integrazioa, erdi mailako postuen erresistentzia edo komunikazio zailtasunak.
Bukatzeko, asko gustatu zitzaigun Gipuzkoako erakunde ezberdinek euren helburuak betetzeko bizi dituzten zailtasunen inguruko aurkezpena. Erronka komunei erantzun bateratuak emateko aukerak ikusi genituen, erakunde eta egoera oso ezberdinetatik.
Mila esker parte hartzaile guztiei! Laster elkartuko gara berriro:
- Ekainaren 9an erakundeen komunikazioaren inguruko asertibitate eta eraginkortasunaren inguruan hausnartzeko eta aurrera pausoak emateko.
- Uztailaren 7an , talde autogestionatuetan lan egitearen onuren inguruan hausnartzeko, – enpresentzako eta pertsonentzat – kontrol hierarkiaren estrukturak alde batera utzita.
Informazio gehiago eta izen emateak
Era berean, gogorarazten dizugu laster martxan izango dela Eraldalan Autodiagnostikoa, gure erakundeen ongizate egoera ezagutzeko aukera emango digun gailua. Open Source doaneko tresna da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapen eta Berrikuntza sailaren babesari esker.