Eraldalan Autodiagnostikoa aurkezten dizugu. Zure erakundearen ongizatea ezagutzeko sortutako tresna! Autodiagnostiko erraz eta arin honekin, erakundearen ikuspegi orokorra duen edozein pertsonak – pertsonen zuzendaritza, gerentzia, zuzendaritza taldea, etab. – sei eremu desberdinetan enpresaren bizitasuna ezagutu ahalko du: helburua eta balioak, zaintza, lidergotza, autonomia, moldagarritasuna eta komunikazioa.

Modu honetan, autodiagnostikoak balioesten dituen arlo nagusiak Eraldalanek aurkezten digun eraldaketa-prozesuaren gakoei dagozkie:

  • Enpresari balioa ematen dion balio-ekarpena, bere helburuen eta balioen bidez.
  • Langileen ongizatean jarritako arreta eta asmoa, zaintza ere kontuan hartuta.
  • Konfiantzan oinarritutako elkarrizketa-guneak sortzeko eta horiei eusteko gaitasuna, lidergo bideratzailearen eskutik.
  • Haien autonomia eta moldagarritasuna, proaktibitatearen bidez hauteman daitekeena, adostutako esparru batean erabiltzeko eta jarduteko orduan, aldaketei erantzun egokia emanez.
  • Eta noski, gure komunikazioaren eraginkortasuna eta afektibitatea.

Halaber, lehen aipatutako eremu bakoitzean lortutako emaitza erakutsiko dizkizu. Eta zure puntuazioan oinarrituta, zure erakundeko esparru eta talde desberdinetan martxan jarri ditzakezun zenbait gomendio emango dizkizu. Bestalde, dokumentu desberdinetara bideratuko zaituzten estekak eskainiko dizkizu, ikertutako eremu bakoitzari buruz gehiago sakondu dezazun.

Gainera, Eraldalanen proposamena sakontzen jarraitu nahi baduzu, ekainean, uztailean eta irailean egingo ditugun online eta aurrez aurreko topaketetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Gehiago jakin nahi duzu?

 

ESKATU ERALDALAN AUTODIAGNOSTIKOA

*Ekainaren 30a arte eskuragarri.