Lasarte-Oria ibilbide inspiratzailea
24 Aza 2022 | Impact Hub DonostiaJoan den azaroaren 12an Impact Hub Donostiak eta UKolektiboak Lasarte-Orian (Gipuzkoa) paseo herritarra gidatu genuen. “Jane´s walk” herritarren mugimenduan inspiratutako topaketa da, eta istorioak partekatzeko, esploratzeko eta Lasarte-Oriako bizilagunekin konektatzeko helburua du, hirigintzaren ikuspegi kritiko batetik.
Jane Jacobs-en lagunek 27 ibilaldirekin hasi zuten ekimena 2007an. Gaur egun, 500 ibilaldi baino gehiago egiten dira 37 herrialde baino gehiagotan, helburu berarekin: bizi garen hiriak eta auzoak esploratzea, bizia ematen dieten bizilagunak ezagutuz, interes turistiko edo ekonomikoetatik haratago.
Horrela, Lasarte-Orian barneratu ginen, era guztietako kaleak zeharkatzeko, tokiko saltokiak ezagutzeko eta hiri-aniztasuna, hirien arrakastetako bat, balioesteko.
Zer ikusi genuen? Ibilbidea oso osoa izan zen eta, besteak beste, geltoki zaharra bisitatu genuen; Michelin fabrika, hirian eragin handia izan zuena; Oria ibaia, hirigintza-hesia, baina natura-osagai positibo handi gisa; Zumaburu auzoko lorategiak; Arantzazuko Andre Mariaren eliza; Txartel hotela eta Zirkuituaren pasealekua; Jaizkibel plaza; Villa Mirentxu; Tximistarreta parkea; San Pedro parrokia; udaletxea, eta abar.
Zalantzarik gabe, oso ibilaldi inspiratzailea izan zen, non denok Lasarte-Oriako txoko bakoitzari buruzko aurkikuntza handiak egin genituen eta aurre egin behar dien erronka batzuen inguruko kontzientzia piztu genuen. Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei eta hurrengora arte!
Ibilaldi hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren laguntzari esker antolatu da.
Aurreko edizioak
2012tik, U-Kolektiboak, Impact Hub Donostiak eta Jane’s Walk Donostiak 11 ibilaldi antolatu dituzte Donostiako eta Donostialdeko hainbat auzo eta herritan: Egian (2012), Alde Zaharrean (2013), Altzan (2014), Loiolan (2015), Amaran (2016), Grosen (2017), Añorgan (2018), Amara Berrin (2019), Loiola-Txominen (2020), Pasaian (2021), Intxaurrondon (2022).
Ikus 2021ean Pasaian edo 2020an Loiola-Txomin auzoan egindako azken ibilaldiak: