U.Lab Donostia 2019

Nola igaro gaitezke gizarte ahaldun, konprometitu eta jasangarri batetara?

Gure gizarteak erronka berriei aurre egin behar die, oraindik garatu ez diren soluziobideak behar dituztenak. Gure ametsetako gizartea ahalduna, konprometitua eta jasangarria da.

Zuk ere amets hau daukazu?

Erantzun hauek eta bide berri hau sortzeko U Teoria deitzen zaion metodologia ikastera eta aplikatzera gonbidatzen zaitugu.

U Teoria, Otto Scharmer-ek garatu zuen Massachusetts Institute of Technology (MIT) zentroan. Teoria honek jakinahiarekin, gupidarekin eta adorearekin dugun konexioa sendotzen duen prozesu batetan zehar zuzentzen gaitu. Helburua, alde batetik, taldeetan, erakundeetan eta gizarte osoan dauden arazoetan sakontzea da eta, bestetik, norberak arazo horiek konpontzeko dituen gaitasun eta zaletasunetan sakontzea.

Zer da U.Lab?

U.Lab U Teorian oinarritzen den eraldaketa eta berrikuntza soziala laguntzeko laborategia da eta gizarte-, enpresa- eta erakunde-eremuetako eragileek zuzentzen dute mundu osoan zehar.

Irailaren 2tik aurrera, Bostongo Presencing Institute zentroak inglesezko online kurtsora gonbidapena egiten du: U.Lab: Leading From the Emerging Future 

 

Edizio hau: Nola igaro gaitezke gizarte ahaldun, konprometitu eta jasangarri batetara?

Impact Hub Donostiak online formakuntza hau kurtso presentzial batekin lagunduko du beste behin. Oraingo honetan, Impact Hub-ean egindako formakuntza hurrengo galderari zuzenduta dago: Nola igaro gaitezke gizarte ahaldun, konprometitu eta jasangarri batetara?

#Ekintzailetza, #GarapenPertsonala, #Konexioa eta #Lankidetza dira kurtso hau ulertzeko hitz gakoetako batzuk.

14 asteko bidai bat proposatzen dizugu. Ildoa U.Lab online kurtsoa izango da: Leading From the Emerging Future gizarte ahaldun, konprometitu eta jasangarri batetara igarotzearen inguruan.

U.Lab kurtsoa jarraituz, U Teoriaren oinarriak ikasteko aukera izango duzu, banako eta talde bezala garen benetazko elementuekin konektatzeko.

Helburua gure proiektuak zuzentzen ikastea da, bai pertsonalak bai profesionalak, sortu nahi dugun etorkizunarekin harmonian. Nola lagun gaitezke gure artean lortu nahi duzun inpaktua sortzen?

U.Lab dohaineko formakuntza segitzen, U Teoriaren oinarriak ikasiko dituzu, banako eta talde bezala gure benetazko elementuekin konektatzeko eta hauek kezkatzen zaituzten arazo, erronka eta sistemetan aplikatzeko. Partaideak Impact Hub Donostiara gonbidatzen ditugu sortzen ari den etorkizunaren prototipoak sortzeko.

2016-ko edizioa. Iturria: Utilitas, Aholkularitza Sistemikoa

Gauzatutako proiektuen itxiera aurkezpena

Lehenengo aldiz, edizio honetan sortutako proiektuen aurkezpen ofiziala izango dugu.

Zenbait hiltzaldi inspiratzailek osatuko dute ekitaldi hau, U.Lab programaren 5. urteurrena ospatzeko ekitaldia ere izango dena. Sortutako prototipoak ikustarazteko jardunaldia izango da, gizarte ahaldun, konprometitu eta jasangarri batetara igarotzea laguntzen digutenak.

Gorde ezazu data: Urtarrilak 23 osteguna, 19:00etan Tabakalerako 4.solairuan, Ruiz Balerdi Aretoa.

Nor parte har dezake?

Ekintzan oinarritutako lankidetza-giro honetan, ingurugiro suspergarri bat bultzatzeko, gai honekin lotutako ideia bat garatzeko edo edukiak jarraitzeko eta metodologia ikasteko gonbidapena onartu nahi duen edonork parte har dezake.

U.Lab Presencing Institute zentroaren dohainikako ekintza da, Impact Hub Donostiak errazten duena, zenbait pertsona kolaboratzailei esker: Mikel Arrizabalaga eta Verena Hammes.

2016ko edizioa

Noiz eta non?

Topaketak Impact Hub Donostian (Tabakalerako 3.solairuan) egingo dira. Online kurtsoa jarraitzeko, ingeles maila erdi bat izatea gomendatzen da, nahiz eta saio presentzialak euskaraz eta gazteleraz egiten diren.

Partaideek kurtsoaren edukiak topaketa eta dinamika presentzialekin jarraituko dituzte ostegunero 17:15etatik 19:15etara, irailaren 12tik abenduaren 12ra bitartean. Gainera, Presencing Institute zentroak online saioak egingo ditu lau alditan (irailak 19, urriak 17, azaroak 14 eta abenduak 12), eta elkarrekin jarraitzeko aukera izango dugu.

 

Data garrantzitsuak

Lehenengo tailerra irailak 12an ostegunean egingo da, 17:15etatik 19:15etara. 

Kurtsoaren aurkezpena 2019ko irailaren 5ean egingo da, 17:15etatik 19:15etara.

Izena emateko epea irailaren 6an amaitzen da.

Izen-emateak

  1. Izena eman kurtso presentzialean Impact Hub Donostian. Azken eguna: irailak 6.
  2. Izena eman U.Lab edX.org orrian online kurtsoan parte hartzeko. U.Lab: Leading From the Emerging Future 

Galderarik?

Jarri gurekin harremanetan: donostia@impacthub.net edo 615 752 662

Eskerrik asko eta anima zaitez!

 

Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntzari esker gauzatu da.