U.Lab Donostia

10 Urt 2020 | Erakunde eraldaketa

U.Lab 2022 ikasturterako IZEN EMATEA ireki da. U teoriaren bidezko prozesua izango da, ekintzailetza, garapen pertsonala, konexioa eta berrikuntza sozialean oinarriturik.

Fomakuntza semi-presentziala eta doanekoa da; Impact Hub Donostian garatuko dugu fisikoki eta MOOC (online formakuntza) formatuarekin uztartuko dugu.

Ez galdu eraldaketa bizitzeko aukera hau, maila pertsonalean eta profesionalean. Irailaren 8an saio informatibo batekin hasiko gara eta hilaren 22an emango diogu hasiera ikastaroari.

Zer da U.Lab?

U Teoria Otto Scharmer-ek garatu zuen Massachusetts Institute of Technology (MIT) zentroan. Teoria honek jakinahiarekin, gupidarekin eta adorearekin dugun konexioa sustatzen duen prozesuan barneratzen gaitu. Helburua, alde batetik, taldeetan, erakundeetan eta gizarte osoan dauden arazoetan sakontzea da eta, bestetik, norberak arazo horiek konpontzeko dituen gaitasun eta zaletasunetan sakontzea.

2015etik, Bostoneko Presencing Institute zentroak inglesezko online kurtsoa eskaintzen du: U.Lab: Leading From the Emerging Future . Hasieratik, Impact Hub Donostiak ikastaro honekin osatzen du U.Lab laborategia.

#Ekintzailetza, #GarapenPertsonala, #Konexioa eta #Lankidetza dira ikastaro hau ulertzeko hitz gakoetako batzuk.

8. edizio honeotarako 14 asteko bidai bat proposatzen dizugu, irailetik abendura bitarte, saio presentzialak eta online formatua uztartuta.

Laborategian proiektu berriak sortuko dira, dauden egitasmoak sustatuko ditugu eta ko-sorkuntza eta inspirazio espazioak erraztuko ditugu parte hartzaileentzat.

U.Lab formakuntzarekin U Teoriaren oinarriak ikasiko dituzu, norbanako eta talde bezala eragiten gaituzten elementuekin konektatzeko eta erronka nagusietan aplikatzeko. Etorkizunerako ereduak sortuko ditugu? Zeintzuk dira gizarte ahaldundu, erantzule eta iraunkor bat sendotzeko pausoak?

 

2016-ko edizioa. Iturria: Utilitas, Aholkularitza Sistemikoa

Gauzatutako proiektuen itxiera aurkezpena

Formakuntzari amaiera emateko eta emaitzak aurkezteko jardunaldi bat antolatuko dugu. 7 edizio hauetan zehar 70 esperientzia baino gehiago izan ditugu, oso proiektu eta egitasmo bereziekin.

Nori zuzenduta dago?

Proiektu baten bidez modu positiboan eragiteko asmoa duen edozein pertsonari zuzenduta dago; eta, noski, U metodologiaren oinarriak eta edukiak sorkuntza eta elkarlan espazio batean ezagutzeko eta jarraitzeko interesa duten pertsonei.

Impact Hub Donostiako Joxean Hernandez eta Sukhenako Mikel Arrizabalagaren gidaritzapean garatuko da ikastaroa.

Noiz eta non?

Datorren ikastaroari hasiera emateko informazio saio bat antolatu dugu irailaren 8an, online, 16:00etan, ordubeteko iraupenarekin.

Saio presentzialak irailaren 22an hasiko dira, 16:00etatik 18:00etara, Impact Hub Donostian (Tabakaleako 3. solairuan). Saioen egutegia irailaren 8ko aurkezpenean argituko da.

Online ikastaroa jarraitzeko ingeles maila ertaina izatea gomendatzen dugu. Saio presentzialak euskaraz eta gazteleraz gidatuko dira.

Izen-emateak

Ikastaroa doanekoa da.

  1. Eman izena kurtso presentzialean Impact Hub Donostian.
  2. Izena eman U.Lab edX.org orrian online kurtsoan parte hartzeko. U.Lab: Leading From the Emerging Future 

Galderarik?

Jarri gurekin harremanetan:  jose.hernandez@impacthub.net / 615 75 26 62 (Mikel Arrizabalaga).

Eskerrik asko eta anima zaitez!

 

Informazio gehiago

Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntzari esker gauzatu da.