U Teoriaren Tresna Kaxa

17 Abe 2021 | Erakunde eraldaketa

U TEORIAREN TRESNA KAXA aurkezten dizugu. U Teoriari buruzko banakako edo taldeko ikaskuntza-prozesuan lagunduko dizuten bideoak, fitxa metodologikoak eta erreferentziak.

U Teoria Otto Scharmer Massachusetts Institute of Technologyko (MIT) irakasle eta Presencing Instituteko sortzaileak sortu zuen. Autoezagutza eta garapen pertsonala bultzatzen duten metodologien eta tresnen bitartez, talde mailan berrikuntza eta aldaketa sustatzea bilatzen duen metodoa da.

U teoria ezagutzeko ez da bakarrik aztertu behar, ezinbestekoa da esperimentatzea eta zure barrualdearekin, ingurunearekin eta naturarekin konektatzea. U bidaia egin arte, ez duzu jakingo U teoria zer den. Hasiko gara?

Aldaketa-eragileentzako materialak eta baliabideak

Hasteko, U Teoriaren esparru teorikoa ulertzea proposatzen dizugu. Horretarako, honako hau gomendatzen dizugu:

 

Jarraian, U Teoriako teknikak aztertzera gonbidatzen zaitugu:

 

Entzuteko eta hitz egiteko mailak:

Entzutea epaitu gabe behatzea da. Epaiketaren ahotsa bertan behera uzteko gaitasuna funtsezkoa da gure burua irekitzeko, gure aurreiritziak proiektatzen uzteko eta hemen eta orain benetan presente dagoenari erantzuteko.

Kasu Klinika

Kasu klinika U teoriaren funtsezko tresna da, eta prozesuaren edozein unetan aplika daiteke. Ordubete inguruko pareen arteko «coaching» bat da. Coaching-a kasu jakin batera bideratzen da, eta entzumena eta elkarrizketa sortzailea aplikatzen dira.

 

3D Prototipoa

Hainbat objektu erabiliz egindako modelatu baten bidez, proiektu bat ikusarazteko aukera ematen duen irudikapen fisiko bat sortzen da. Horrek aukera ematen die alderdi interesdunei elkarrekintzan aritzeko, feedback eta berrikuspen ziklo azkarrak ahalbidetuz.

 

Gizarte presentziaren antzerkia eta stuck-ak

Blokeatze sistemikoak detektatzeko, esploratzeko eta desaktibatzeko erabiltzen den Gizarte Presentziaren Antzerkiaren teknika bat da.

 

4D mapaketa

Gizarte Presentziaren Antzerkiaren barruan beste tresna indartsu bat 4D Mapeoa da, sistema jakin batean sortzen ari den errealitatea ikusarazteko aukera ematen duena.

 

Ingelesa badakizu eta gehiagorako gogoz geratu bazara, presencing instituteko jatorrizko materialak gomendatzen dizkizugu. Baliabide ugari inspiratzen jarraitzeko eta zure U. bidaiaz gozatzeko.

Material guztiak gaztelaniaz hemen.

Partekatu, garatu eta egokitu

U TEORIAKO TRESNEN KAXA hau Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Moldatu gabea (CC BY-SA 3.0) lizentziaduna da. Horrek esan nahi du material horiek askatasunez egokitu, eraldatu, kopiatu, partekatu eta zabal ditzakezula, betiere Presencing Institute eta Impact Hub Donostia aipatzen badituzu eta lizentzia hori bera erabiltzen baduzu.

Taldea eta eskerrak

Impact Hub Donostiak bultzatu du proiektua, eta Uhina taldea honako hauek osatu dugu: Antonio Casado (EHU), Mikel Arrizabalaga eta María Almunía  (Sukhena) eta Verena Hammes (Impact Hub Donostia).

Kutxa fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker egina.

Eskerrik asko Iñaki Luis Luz Norte Films-tik eta Javier Miguel  Iceberg Visual Consulting-en laguntzagatik bideoak egiterakoan. Halaber, eskerrak eman nahi dizkiegu beren ahotsa eta gorputza lokuzio eta bideoetarako jarri zuten pertsonei: Goiatz Oiartzabal, Ibon Urretavizcaya, Idoia Tovar, Irune Gonzalez eta Rita Aldabaldetreku. Bidean inspiratu eta lagundu gaituzten pertsona horiei guztiei ere eskerrak eman nahi dizkiegu.

Eta, batez ere, eskerrik asko Otto Scharmerri eta Presencing Instituteko talde osoari U Teoria sortzeagatik, zaintzeagatik eta partekatzeagatik, kontu eta eskuzabaltasun handiz.

Espero dugu erraminta-kutxa hau talde osoak egin dugun bezainbeste gozatzea, eta nahi dugun mundu jasangarriago, inklusibo eta kontzienteago horretarantz aurrera egiten laguntzea.

U bidai ON !

U.Lab urteko ikastaroa Impact Hub Donostian

Oraindik gehiagorako gogoz geratu zara? Impact Hub Donostiak 2015etik U.Lab proiektua bultzatzen du. Garapen pertsonalerako eta gizarte-berrikuntzarako urteko prestakuntza, U teorian oinarritua. Zenbait erreferentzia partekatuko ditugu: