ERES Aurrera

Proiektua | Ekintzailetza
ERES Aurrera
Sustatzaileak:
DOT, Sorginlore, Impact Hub Donostia |
Babeslea:
Gipuzkoako Foru Aldundia

Ekintzailetza programa

ERES Aurrera inpaktu sozialeko ekintzailetza programa bat da, ideiak, proiektuak edo ekiteko gogoa duten pertsonei laguntzeko sortua, eta hainbat arrazoirengatik ohiko ibilbideetan bere tokia aurkitzen ez dutenentzat bereziki pentsatua.

Prozesu praktiko eta gidatua da, pertsonaletik profesionalerako bidea egiten duena: prestakuntza saioak, taldeko laguntza espazioak eta komunitatearen indarra uztartzen dituena. Espazio seguru bat, non norberaren errealitatetik eta babes kolektibotik abiatuta, asmoa duten ideiak hazi, eraldatu eta errealitate bihur daitezkeen.

Sistema hegemonikoak sortzen dituen desberdintasun estrukturalen jakitun, eta horrek lan-garapenerako eta ekintzailetzarako abiapuntu ezberdinak sortzen dituela kontuan hartuta, ERES Aurrera helburu bikoitzarekin sortu da:

  • Inpaktu sozialeko ekintzailetza modu bat lantzea, pertsonak, prozesu kontzienteak eta ongizate komunitarioa erdigunean jarriz. Egungo sistema nagusian nagusi den ekintzailetza ereduaren aurrean (start-up logika, arrakasta desarautuak, azelerazioa eta indibidualismoa), bestelako ikuspegi bat proposatzen du.
  • Ekintzailetzarako laguntza-prozesu irisgarria eskaintzea, hainbat arrazoirengatik (adina, ikasketa-maila, lan-esperientzia, jatorria, adierazpena eta gorputzak, genero-identitatea…) ohiko ibilbideetan bere tokia aurkitzen ez duten pertsona eta kolektiboentzat.

GEHIAGO JAKIN NAHI DUZU?

ERES Aurrera

Errealitate anitzak

ERES Aurrera ekiteko gogoa duten, eta beren errealitateetara egokitutako espazio hurbil eta irisgarri bat behar duten pertsonei zuzenduta dago.

  • Ideiak edo bultzatzeko moduko proiektuak dituzten pertsonak: Ideia bat baduzu, beharren bat identifikatu baduzu, edo martxan jarri nahi duzun proiektu bat baduzu, hemen laguntza eta baliabideak aurkituko dituzu hari forma, ordena eta zentzua emateko.
  • Ohiko ibilbideetan oztopoak sentitu dituzten pertsonak: Baliteke ekintzailetzako programa klasikoek ez zaituztela interpelatu. Agian ez duzu ekosistema ezagutzen, edo adinarekin, ikasketa-mailarekin, lan-esperientziarekin, horien aitortzarekin, egoera ekonomikoarekin, jatorriarekin, adierazpenarekin, gorputzekin edo genero-identitatearekin lotutako oztopoak bizi izan dituzu. Programa hau aukera gehiago zabaltzeko sortu da, ez mugak jartzeko.
  • Asmoarekin ekin nahi duten pertsonak: Zure motibazioa komunitateari, ingurune hurbilari edo planetari balioa ematea bada, ERES Aurrera zure lekua da. Hemen ekintzailetza inpaktu positibo eta eraldatzailea sortzeko tresna gisa ulertzen dugu.

ERES Aurreran parte hartzeak hazkunde pertsonal eta profesionaleko prozesu batean sartzea esan nahi du: argitasun handiagoarekin, babes handiagoarekin eta tresna gehiagorekin aurrera egiteko aukera.

PARTE HARTU NAHI DUT

ERES Aurrera

Formakuntza eta bidelaguntza

ERES Aurrera modu argi, atsegin eta progresiboan bidelaguntzeko diseinatutako programa bat da.

Programak 7 prestakuntza-saio, 2 taldeko topaketa eta amaierako ekitaldi 1 biltzen ditu. Topaketa guztiak asteazkenetan izango dira, 16:30etik 19:00etara, Tabakaleran.  Prozesua behar bezala garatu ahal izateko, programa osoko presentzia eta parte-hartzea ezinbesteko baldintza da.

7 formakuntza-saio: Modulu bakoitzak ekintzailetza-prozesuaren funtsezko alderdi bat lantzen du::

  1. Ezagutu zeure burua eta konektatu zure helburuarekin: Nor zaren, zer mugitzen zaituen eta zer ekarpen egin nahi duzun deskubritzea. (Otsailak 18)
  2. Eman forma zure ideiari: Zure helburua balio-proposamen argi eta esanguratsu bihurtzea.  (martxoak 4)
  3. Begiratu ingurura:  Zure ekosistema ulertzea, bezero potentzialak identifikatzea eta hipotesiak balioztatzea. (martxoak 18)
  4. Eraiki zure negozio-eredua: Zure proiektuaren jasangarritasuna ahalbidetuko duen egitura diseinatzea: eredua, kanalak, aliantzak eta baliabideak. (apirilak 15)
  5. Finantzak lurreratu: Zure zenbakiak kudeatzen ikastea: kostuak, prezioak, errentagarritasuna eta bideragarritasun ekonomikoa. (apirilak 22)
  6. Komunikatu zure proiektua: Zure ahotsa eta kontakizuna aurkitzea; zure proiektua argitasunez eta benetakotasunez aurkezten ikastea.. (maiatzak 20)
  7. Planifikatu eta ekin: Zure bide-orria definitzea, hurrengo urratsekin konpromisoa hartzea eta egindako bidea ospatzea. (ekainak 3)

2 taldeko topaketa: Saioen artean egingo diren espazio ko-kreatiboak, aurrerapenak, blokeoak eta ikaskuntzak partekatzeko. Elkarrekiko babesa, kontrastea eta laguntza emozional eta estrategikoa (martxoak 25, maiatzak 6)

EZAGUTU PROGRAMA OSOA

ERES Aurrera

Parte hartzeko baldintza errazak

ERES Aurrera  sartzea erraza izan dadin diseinatuta dago. Ez ditugu profil “perfektuak” bilatzen, aurrera egiteko gogoa duten pertsonak baizik. Hauek dira parte hartzeko baldintzak:

  • Gipuzkoan bizitzea edo lurraldearekin lotura izatea: Programa lurraldeari eta tokiko proiektuen garapenari zuzenduta dago. 
  • Ideia, proiektu edo ekiteko asmo bat izatea: Oso hasierako fasean egon daiteke. Ez duzu dena argi izan behar: hemen lagunduko dizugu antolatzen.
  • Ikaskuntza pertsonal eta profesionaleko prozesu bat bilatzea: Programak tresna praktikoak eta hausnarketarako espazioak uztartzen ditu. Norbere burua begiratzeko, entzuteko eta esploratzeko prest egotea beharrezkoa da.
  • Saioetara joateko konpromisoa: Prozesuak funtziona dezan, prestakuntza-saioetan eta taldeko topaketetan parte hartzea garrantzitsua da. Ez dugu perfekziorik eskatzen, konpromiso errealista baizik.
  • Euskaraz edo/eta gazteleraz ulertu eta adierazteko gaitasuna izatea.
  • Jarrera kolaboratiboa eta aniztasunarekiko errespetua: Entzutea, enpatia eta partekatzeko borondatea baloratzen ditugu. ERES Aurrera pertsona guztientzako espazio segurua da, eta elkarrekin zaindu nahi dugu.

ERES Aurreran parte hartzea erraza da. Formularioa bete besterik ez duzu egin behar, eta aurtengo taldeko plaza eskatzeko. Talde eragileak jasotako hautagaitzak baloratuko ditu, eta zurekin harremanetan jarriko gara hurrengo pausoen berri emateko.

PARTE HARTU NAHI DUT 

ERES Aurrera

Descarga, prueba, ve, lee, ...

Recursos
Web oficial